- Top 14
Avironek sailkapeneko lehenengoa hartuko du
BAIONA
Avironek, 20.15ean hasita, lehen sailkatua hartuko du, Stade Française. Partida zaila izango da zuri-urdinentzat, orain arte Ligako talderik onena dela argi eta garbi erakutsi baitu Parisko taldeak. Hala ere, Avironek puntuak behar ditu atzeko zulotik irten ahal izateko, aurrean zein duen begira egon gabe.Aviron bolada onean dabil orain, baina Liga hasiera negargarriak kinka larrian utzi du, eta orain kosta egingo zaio dagoen lekutik ateratzea. Orain salbazioa hiru puntura dauka, eta itxaropena dezente indartu da zaleen artean ere, baina garbi dago zuri-urdinek huts egiteko tarte gutxi dutela. Gaur galtzea, ordea, ez litzateke sekulako kolpea izango, aurrean talde handi bat izango baitute, eta puntuak batzeko lana beltz egin beharko dute, eta hala ere, kosta egingo zaie. Dena dela, Staderen unerik gozoena ez da oraingoa, bere mailak zertxobait behera egin duela ematen baitu. Avironen hamabostekorik ez dute jakinarazi, baina bai deialdia. Beraz, gaur honako jokalari hauek egongo dira JeanDauguer zelaian 20.30etik aitzinera: Usandizaga, Coetzee, Hill, Lapresti, Igiñiz, Bergez, Tewhata, Linde, Baget, Gratchev, Bernard, Massabeau, Deen, Tilloles, Iñigo, Vermis, Fraser, Dourthe, Audrin, Berberian, Gerbor, Lhande eta Thierry.
Getxo, etxean
Ohorezko Mailan, jardunaldia bi asteburutan jokatuko dute. Asteburu honetan arituko da Getxo, baina Spyro Bera Bera eta Kitmar Ordizia datorren asteburuan arituko dira. Getxok bihar jokatuko du etxean Valladoliden aurka 12.00etatik aurrera. Bizkaitarrak ez dabiltza ongi, eta bihar ere neurketa zaila izango dute.
|