GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-06
Presoen eskubideak babesteko Topagunea sortu dute Villabonan

VILLABONA. ­ Villabonako eragile sozial, politiko eta sindikalek, zein hainbat norbanakok, Ibaetako Manifestuarekin bat egin dute eta aurrerantzean preso diren herritarren eskubideak defendatzeko konpromisoa agertu dute. Besteak beste, tratu duin eta begirunezkoa jasotzeko eskubidea, osasun eskubidea, hizkuntza eskubidea, askatasun eskubidea eta Euskal Preso Politikoen Kolektibo gisa, Euskal Herrian eta elkarrekin bizitzeko eskubidea dira Topagunean aintzat hartuko direnak. Lehenengo bilera urtarrilaren 18an, iluntzeko 19.00etan, egingo du taldeak Villabonako kultur-etxean, eta bertan, 2007an gara daitezkeen ekimenak hausnartu eta prestatzen hasiko dira.



Zaldibiarrek elkartasuna adierazi diote Oskarbi Jauregiri Castellon

ZALDIBIA. ­ Ttirriki Ttarraka euskal presoak Euskal Herriratu taldeak antolatuta, 40 bat zaldibiar Castelloko espetxera joan ziren joan den abaneudaren 30ean bertan preso diren euskal herritarrei eta, batez ere, Oskarbi Jauregi zalbibiarrari elkar- tasuna adierazteko. Era berean, zaldibiar talde horrek espetxeko zuzendariari, bertan preso dauden gizon eta emakumeek bisean biseko familiar eta intimoak asteburuetan izatea eta hileroko ziega aldaketak amaitzea eskatuz, gutun bat helarazi nahi izan zioten, baina baimena eskatzea premiazkoa dela esan eta ez zieten horretarako aukerarik eman.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Bases democráticas para poder avanzar
Euskal Herria
«Ni una mala palabra, ni una buena accion»
Euskal Herria
Beste 80 kilo lehergai topatu dituzte Atxondon
Euskal Herria
Epaileak debekatu arren, Belodromoko ekitaldira joateko deia egin du AAMk
Ekonomia
Bruselas baraja sanciones contra empresas energéticas
Mundua
El Grupo de Contacto reclama la financiación «urgente» de una fuerza de paz para Somalia
Kultura
«No hay una diferencia aplastante entre nominarte y ganar; esto ya es alucinante»
Kirolak
Hondarribia-Irun vence gracias a una gran defensa ante UB Barcelona
Euskal Herria
Batasuna analiza la situación del proceso con Ibarretxe, EA y PNV
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss