GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-17
Ibarretxek inputatu gisa deklaratuko du hilaren 31n
Batasuneko ordezkaritza batekin biltzeagatik bere aurka ­eta talde abertzaleko kideen kontra­ irekitako zigor-auziaren harira, Juan Jose Ibarretxek inputatu gisa deklaratuko du urtarrilaren 31n, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian. Oso hitz gogorrak izan zituen atzo Miren Azkaratek epailearen erabakia salatzeko.

GASTEIZ

Urtarrilaren 31n, asteazkenean, Juan Jose Ibarretxek inputatu gisa deklaratu beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian (TSJPV). Izan ere, iragan apirilaren 19an Batasuneko ordezkaritza batekin biltzeagatik bere kontrako zigor-auzia ireki zuten.

Ermuko Foroak aurkeztu zuen lehendakariaren eta talde abertzaleko mahaikide Arnaldo Otegiren, Pernando Barrenaren eta Juan Joxe Petrikorenaren kontrako salaketa, eta «desobedientzia» delitua egotzi zien bilera horrengatik.

Halaber, auziko fiskalak adierazi berri du ez duela delitu zantzurik ikusten elkarrizketa horretan, eta Auzitegi Nagusi espainolak ere antzeko salaketa bat artxibatu zuen abenduan, ekainean izandako Batasunaren eta PSEren arteko bileraren gainekoa.

Baina auzi horretako epaile-ikertzaile Roberto Saizek, kasu ezberdinak direla argudiatuta, aurrera jarraitzea erabaki zuen orduan. Hori ikusita, joan den ostiralean, Ibarretxeren defentsak helegitea aurkeztu zuen TSJPVko presidente Fernando Ruiz Pińeiro buru den epaiketa-aretoan, Lakuako eledun Miren Azkaratek atzo azaldu zuenez.

Hark aipatu zuenez, idazkian nabarmentzen da epaileak «zentzugabekeriarantz» eraman nahi duela auzia, eta salaketa bertan behera geratu beharko litzatekeela esaten da.

Helegitearen inguruko ebazpenik oraindik ezagutzen ez den arrean, epaile-ikertzaileak Ibarretxe deklaratzera deitu zuen astelehenean.

«Itxurak gorde gabe»

Oso hitz gogorrak erabili zituen Azkaratek lehendakariaren zitazioaren berri eman zuenean. Alde horretatik, epaile-ikertzaileak «itxurak ere ez dituela gorde» salatu zuen; izan ere, ohikoa baita auzi batean helegite bat aurkezten denean, horren gaineko erabakia hartu aurretik zitaziorik ez egitea.

«Epaileari ez zaio balio inolako argudiorik. Ez lehendakariaren defentsarenak, ez Fiskaltzarenak, ez Garzonenak, ez Auzitegi Gorenarenak», kexatu zen Lakuako eleduna. Gainera, epaile-ikertzaileari «Ermuko Foroaren argudioak bakarrik» balio zaizkiola esan zuen.

«Ez gaitu harritzen», adierazi zuen, eta azaldu zuen helarazi zizkioten data guztietan lehena aukeratu zuela agintari autonomikoak epailearen aurrean hitz egiteko.

Alde horretatik, Ibarretxek «hasieratik» ahalik eta azkarrena deklaratu nahi duela esan duela nabarmendu zuen. Lehendakariak ez duela «ezer ezkutatzeko» gaineratu zuen. «Azken finean, horretarako aukeratu zuen gizarteak, politikoki ekimenak egiteko eta gizarteak dituen arazoak politikaren bidez konpontzeko», gehitu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ampliar la perspectiva
Jendartea
El metro conectará desde el sábado a 50.000 portugalujos a la metrópoli
Euskal Herria
Lakua dice que el pacto no debe apoyarse en la ilegalización y la actual política carcelaria
Ekonomia
Fallece un operario atrapado por una máquina en Lezo
Mundua
34.452 civiles, una media de 94 al día, murieron en Irak durante el ańo 2006
Kultura
«Death of a President» filmak zabalduko du FIPAjaialdia datorren urtarrilaren 23an
Kirolak
Sólo un gran Saviola frena a un Alavés en franca mejoría
Euskal Herria
Etxerat tocará «todas las puertas» para exigir la liberación de De Juana
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss