GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2007-01-17
«Death of a President» filmak zabalduko du FIPAjaialdia datorren urtarrilaren 23an
Datorren urtarrilaren 23an hasi eta 28an bukatuko da FIPA jaialdia. Nazioartean telebistarako egiten diren ekoizpenen aniztasuna eta berezitasuna ikusteko aukera emanen du, berriz ere, aste betez jaialdi berezi horrek. Lehiaketako sei sailetan ehun bat film proiektatuko dira eta horiei txapelketatik kanpo dauden frantses eta Europako produkzioaren egoerari buruzko sailak eta erosleei zuzenduriko Fipatel gunea gehitu behar zaizkie. Jaialdia, urtarrilaren 23an, arratseko zortzietan hasiko da eta lehen gaualdirako Gabriel Range zinegile ingelesaren “Death of a President” fikzioa proiektatuko da Gare du Midi aretoan.

BIARRITZ

Telebistan gutxitan izaten da FIPAjaialdian aurkezten diren produkzioak ikusteko aukera.

Dokumentalak, fikzioa, serieak, erreportaje handiak, musika eta ikusgarrien produkzioak eta film laburrak dira lehiaketan parte hartzen duten sei sekzioak. Eta aurten, berriz ere, telebista «ideala» edo telebistak ekoiztu ditzaken obra hoberenak azaldu nahian, laurehun bat film izango dira ikusgai urtarrilaren 23tik 28ra Biarrizko zine aretoetan eta erosleentzat antolatua dagoen Fipatel sailean.

Nazioarteko herri gehienak ordezkaturik egon arren, aurten Pierre-Henry Deleau zuzendari artistikoak Errusiatik ekarritako produkzioak zituen nagusiki goraipatu.

Fikzioetan, izan ere, Mikhaïl Segal zinegilearen “Franz+Polina” produkzioaren edertasuna goraipatu zuen, eta, horrekin batera, serieen sekzioan dauden Vladimir Bortkoren “Master i Margarita” eta Gleb Panfiloven “V Kruge pervom” aipatu zituen.

Antolatzaileek Errusiako obrak nabarmendu bazituzten ere, produkzio horiez gain, FIPAko lehiaketan aukeratuak izan diren ehun bat programetan aniztasunari eta kalitateari berriz ere lehentasuna eman zitzaiola esan zuten.

Deleauk adierazi zuen bezala, jaialdiaren xedea telebista sorkuntza bultzatzea da eta, hori egin ahal izateko, zinegileek beraien filmak publikoari azaldu ahal izateko gune nagusia izan nahi du jaialdiak. Telebistarako egiten den zinearen berezitasuna goraipatuko du, beraz, jaialdiak, eta hori frogatzeko ate irekitzerako eta itxierarako bi fikzio berezi aurkeztea erabaki dute. «Bi fikzio horiek buru-belarri sartzen gaituzte egungo aktualitatean», azpimarratu zuen Pierre-Henry Deleauk. Urtarrilaren 23an eginen den jaialdiaren ate irekitzerako Gabriel Range zinegilearen “Death of President” fikzioa proiektatzea erabaki dute. 2007ko urrian Bush lehendakaria Chicagon erailtzen dute. Horrela hasten da errealitatea eta fikzioa elkartzen dituen film hori.

Urtarrilaren 28an eginen den jaialdiaren ate itxierarako berriz, antolatzaileek “Tout ça (ne nous rendra pas la Belgique)” Isabelle Christiaens eta Philippe Dutilleul Belgiarren filma ematea erabaki dute. «2006ko abenduaren 13an, Belgiarrek berrogei minutuz Belgika desagertu zela uste izan zuten», gogoratu zuen Deleauk filmaren izpirituan barneratzeko.

Eztabaida ugari

Baina laurehun bat film horiez gain, beste hitzordu ugari ere jarri dituzte aurten hogeigarrenez egingo den jaialdirako. Caroline Huppert FIPAko lehendakari berriak esan zuenez, «aurten jaialdiak hogei urte ospatzen dituela-eta, jaialdiaren izpiritua nabarmendu nahi dugu astean zehar eginen diren hitzaldien bidez. Jaialdi honetan telebistetan izaten ez duten askatasuna daukagu».

“Frantses eta nazioarteko produktoreei eskainiriko dohako zerbitzua”, “Irudiari buruzko heziketa”, “Dokumentalak eta fikzioak: nun dago muga?” edo telebistaren aniztasuna dira besteak beste eztabaida horietan aipagai izango diren gaiak. «Jaialdiak telebistak bizi dituen arazoak askatasun osoz eztabaidatzeko aukera ematen du», berretsi zuen lehendakariak.



Hogei urteko telebista produkzioaren esperientzia
A.B.

BIARRITZ

FIPA jaialdiak hogei urte betetzen ditu aurten. Hogei urte horietan nazioartean telebistarako ekoizpen sailean egin diren obra hoberenak publikoari aurkeztu dizkio. Hogei urte horietan agertu diren lanik esanguratsuenak berriz ere ikusteko aukera izanen dute ikusleek aurtengoan. Biarrizko Mediatekan eginen dira, izan ere, proiekzio horiek.

Horien artean, Aizpea Goenaga Mendiolak 2006an aurkezturiko “Zeru horiek” filma, edo “Ernesto che guevara Bolibiako egunkaria” 1995eko produkzioa berrikusten ahalko dira. Beti ere hogei urteen ospakizunen inguruan, urtez urte jaialdian azaltzen aritu diren afixak ikusgai izango dira herrian.

Azkenik, jaialdiak zuzeneko ikuskizunekin duen lotura azpimarratzeko urtarrilaren 24an gaualdi berezia antolatzea erabaki dute “Hors chant” filmaren proiekzioarekin. Halere, igarotako hogei urteak aipatzen diren neurrian, urte horietan telebistak izan duen bilakaera goraipatzeko ordua ere ba da.

Ekoizpenerako mugak

Atzo antolatzaileek Europan ekoizpen mailan dauden arazoak ere nabarmendu zituzten.

Nahiz eta Estatu frantsesean frantses ekoizpenak bultzatzeko politika zehatz bat izan, telebista kateek oso diru gutxi ematen dutela gogoratu zuten. «Telebista kateek ikuslegoari ematen diote lehentasuna, eta horrek, kalitatean eragina badu», esan zuen Caroline Huppert lehendakariak.

Egungo telebistaren gora behera horiek aipagai izango dituzte beraz, jaialdiaren lehen egunetik azkenera arte.

Bernard Giraudeau omendua

Bernard Giraudeau aktore eta zinegile frantsesa omendu nahi du aurten FIPA jaialdiak. «Oso zinegile eta aktore herrikoi eta handia izan da», esan zuen Deleauk. Berekin batera Torontoko Anbus sozietatea ere omenduko zutela esan zuen zuzendari artistikoak. «Nagusiki musikari loturiko obrak ekoiztu dituzte. Oso lan ona egin dute, eta pentsatu dugu omenaldi bat merezi zutela», azpimarratu zuen azkenik Pierre Henry Deleauk. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ampliar la perspectiva
Jendartea
El metro conectará desde el sábado a 50.000 portugalujos a la metrópoli
Euskal Herria
Lakua dice que el pacto no debe apoyarse en la ilegalización y la actual política carcelaria
Ekonomia
Fallece un operario atrapado por una máquina en Lezo
Mundua
34.452 civiles, una media de 94 al día, murieron en Irak durante el año 2006
Kultura
«Death of a President» filmak zabalduko du FIPAjaialdia datorren urtarrilaren 23an
Kirolak
Sólo un gran Saviola frena a un Alavés en franca mejoría
Euskal Herria
Etxerat tocará «todas las puertas» para exigir la liberación de De Juana
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss