GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-17
Madrilera bideratu dute A-8a eten zutenen aurkako auzia
Azpeitiko epailearen aurretik igarotzeko zita bazuten ere, joan den larunbatean Zarautz inguruan A-8a eten zuten gazteei ez zien deklaraziorik hartu. Ez zituen ezta bulegoan hartu ere egin. Ohartarezpenik gabe, epaile honek Auzitegi Nazionalera bideratu du bost gazte hauen aurkako auzia, Iruñeko Udalean sartu ziren gazteen aurkako afera bezalaxe.

AZPEITIA

Joan den larunbatean Bilbo eta Donostia arteko A-8 autobidea eten zuten bost gaztek ekimen baketsu baten bidez, «Jarrai-Haika-Segi auzia» salatzeko, eta Ertzaintzak atxilo eraman ostean «desordena publikoa» leporatuta aske gelditu ziren. Alta, atzo, Azpeitiko epaitegira joateko deia bazuten ere, epaileak ez zien deklaraziorik hartu ere egin, Auzitegi Nazionalera bidali baitu gazteon aurkako auzia. Polizia espainolak ere berdin egin du Iruñeko Udaletxearen barruan eserialdi bat egin eta gero indarrez atxilotutako sei gazteen aurkako polizi-txostenekin.

Zur eta lur gelditu ziren atzo larunbateko ekimen baketsua egin zuten bost gazteak Azpeitiko epaitegira bertaratu eta gero. «Desordena publikoa» leporatzen zieten hiru ordu laurden inguruz Zarauzko ordainlekutik ehun metrotara, alderik aldera, kateatu ziren gazteei, baina orain, Madrilgo Auzitegi Nazionalera bideratu du kasua Azpeitiko epaile batek. Atzo hitzordua zuten arren, epaileak ez zituen bulegoan hartu ere egin.

Orain, Madrilek dioenaren zain daude gazteak, bertaratzeko deia jaso baitezakete, edota auzi hori bere esparrukoa ez dela ondorioztatu baitezakete. Gazteek esan bezala, gainera, ekimena egiterakoan orotariko segurtasun neurriak hartu zituzten: elastiko islagarriak jantzi, triangeluak, errepidea etena zegoela zioen pankarta erraldoia...

Baina ez dira bakarrak. Egun bat lehenago Iruñeko Udale- txean sartu eta eserialdi bat egin zuten gazteen aurkako auzia ere ­Udaltzaingoak eta Polizia espainolak indarrez kolpatu eta atxilotu zituen­ Auzitegi Nazionalera bidali du Polizia espainolak.

Gainera, «talde terrorista batekin kolaborazio delitua» leporatzen omen diete gazte hauei. UPNko Jose Iribas zinegotizak zigor gogorra eskatu du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ampliar la perspectiva
Jendartea
El metro conectará desde el sábado a 50.000 portugalujos a la metrópoli
Euskal Herria
Lakua dice que el pacto no debe apoyarse en la ilegalización y la actual política carcelaria
Ekonomia
Fallece un operario atrapado por una máquina en Lezo
Mundua
34.452 civiles, una media de 94 al día, murieron en Irak durante el año 2006
Kultura
«Death of a President» filmak zabalduko du FIPAjaialdia datorren urtarrilaren 23an
Kirolak
Sólo un gran Saviola frena a un Alavés en franca mejoría
Euskal Herria
Etxerat tocará «todas las puertas» para exigir la liberación de De Juana
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss