GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2007-01-17
Harrera tokien sarea osatzen jarraitu nahi du Uda Lekuk
Irakaskuntza zentroetatik kanpo haurrentzat euskarazko aisialdia eskaintzen duen Uda Leku elkarteak Baionan eta Hendaian dituen egoitzez gain haurrei harrera egiteko «etxettoak» sortu nahi ditu. Azken horien eraikuntza sinbolikoak eginen dira Nafarroa Beherea eta Lapurdiko lau hiritan heldu diren asteetan.

BAIONA

Kanbon urtarrilaren 25ean, Baionako Atalanten 26an, Biarritzeko Le Royalen 29an eta Donibane Garazin otsailaren 5ean izanen dira Uda Lekuk antolatu informazio egunak. Egun horietan, goizeko bederatzi eta erdietan eta eguerdiko ordu biak laurden gutxiagotan hirietako zine aretoetan zazpi minututako DVD bat erakutsiko dute Uda Leku garatzen ari den egitasmoaren nondik norakoak azaltzeko. Ondoren «Bilgune etxetto» baten gainean teila bat ezartzera gonbidatuko dute jendea. Ekintzan parte hartzeko biztanleei teila bat eramatea eskatuko zaie, sinbolikoki etxetxoaren eraikuntzan parte har dezaten.

Uda Leku azken urteotan hiru eta hamabi urte arteko gaztetxoen harreraren eta aisialdiaren sustapena ari da lantzen. Elkarteak aisialdia euskaraz izatea du erronka nagusitzat, eta Euskararen Erakunde Publikoarekin martxan den hizkuntza politikarekin, eremu hori garatuko dela aurreikusteko moduan direla uste dute. Horretan oinarrituta elkartearen lan ardatzaren oinarrizko tresna izanen diren harrera etxeen beharra nabarmenki agertzen da, hau da, familietatik hurbil dagoen euskarazko zerbitzu sare bat eratzen joatea.

Hurbiltasuna eta kalitatea bermatuz, bilgune berriak sortzen joatea da Uda Lekuren asmoa, horretan gizarteak parte har dezan bultzatuz. Bide horretan Bilguneetako Kalitate Ituna hartuko dute erreferentziatzat.

«Bilgune etxettoen» eraikuntza irakaskuntza zentroekin ere egingo da beste egun batzuetan. Uda Lekuren eskutik haurrentzako filme euskaldun batzuk ikusi eta gero gaztetxoek beraien teila ezarri ahal izanen dute Maulen, Donapaleun, Hazparnen, Donibane Lohizunen, Urruñan eta Hendaian.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ampliar la perspectiva
Jendartea
El metro conectará desde el sábado a 50.000 portugalujos a la metrópoli
Euskal Herria
Lakua dice que el pacto no debe apoyarse en la ilegalización y la actual política carcelaria
Ekonomia
Fallece un operario atrapado por una máquina en Lezo
Mundua
34.452 civiles, una media de 94 al día, murieron en Irak durante el año 2006
Kultura
«Death of a President» filmak zabalduko du FIPAjaialdia datorren urtarrilaren 23an
Kirolak
Sólo un gran Saviola frena a un Alavés en franca mejoría
Euskal Herria
Etxerat tocará «todas las puertas» para exigir la liberación de De Juana
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss