Gimnasioa eskatu dute Etxaurren ikastolakoek
·Kotxe karabana eta enkartelada egin dituzte Gasteizko Gobernuaren jarrera salatzeko
AIARA
Duela hogei urte Etxaurren ikastola eraiki zenetik, Aiarako zentro honetan «toki egokirik izan gabe» landu behar izan dute heziketa fisikoa, gimnasiorik ez dutelako.Guraso elkarteak ate asko jo ditu arazoaren konponbidea bilatu nahian «baina belaunaldiak irten dira ikastolatik eta berdin gaude». Engainaturik sentitzen dira Aiarako ikastolakoak eta orain salatzeko ordua heldu zaie. Hori dela eta kotxe karabana eta enkartelada egin dituzte guraso, haur eta langileek Etxaurren gimnasioa izateko. Landaguneetarako Garapen Plana dela eta, ikastolaren ordezkarien hitzetan, «ikastolako IGE landaguneen garapenaren alde dago dudarik gabe, baina garapena arlo guztietan eman beharko da. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzari ozenki eskatzen diogu gure ikastetxearen alde egin dezala eta umeek Aiaran bertan heziketa jaso dezaten lan egin dezala».
|