GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2007-01-17
Garai berrietara egokitu dute Amurrioko Udala
Kanpoaldean izan ezik, egungo azken joerak edonon aurki daitezke Amurrioko udaletxe eraberrituan. Bi urtez obretan egon ostean, duela bi hilabete inguru jarri ziren martxan bulego berriak. Atzo eguerdira arte, ordea, ez zen eraikina ofizialki inauguratu. Irisgarritasun legera egokitu eta erabilgarritasun eremua nabarmen handitu da. 1.382.000 eurotik gora behar izan dira egun duen itxura lortzeko.

Orotara, 24 hilabete inguru eman dituzte Amurrioko udaletxea eraberritzen eta bertako alkate Pablo Isasik (EA) atzo aditzera eman zuenez, «garai berrietara egokitzen». Bulegoek bi hilabete daramatzate funtzionamenduan, baina atzo eguerdira arte ez zen eraikina modu ofizialean inauguratu, aurresku eta guzti.

Egindako lanen ondorioz, eraikinaren bi hegalak zati nagusiarekin lotu dira. Modu horretan, erabilgarritasuna nabarmen handitzea lortu da, bi solairuarte berri sortu baitira. Gainera, eraikin osoa legezko irisgarritasun neurrietara egokitzeko ere aprobetxatu da, igogailu hidraulikoa jarriaz. Guztira, 1.382.686,70 euro behar izan dira eraberritzea gauzatzeko.

Hasierako eremua 900 metro karratukoa baldin bazen, obren eraginez, eraikitako azalera osoa 1.901 metro karratukoa izatera pasatu da, eta azalera erabilgarria 1.368koa, solairu ezberdinetan banatuta. Sotoan, erabilera anitzeko aretoa edo erakusketa aretoa aurkitzen da, eta solairuan irekitako zuloen bidez sarrera nagusiarekin lotua dago.

Beheko solairuan eraikinaren altura bikoitzeko sarrera nagusia eta Gizarte Ongizatearen departamentua daude, besteak beste. Alboetako hegaletara joateko aukera eskaintzen du harrera-lekuak. Lehenengo solairuan Euskara, Kultura, Hezkuntza edota Kirola bezalako sailen bulegoak, bilera gelak nahiz artxiboa daude, eta pisu bat gorago, idazkaritza, osoko bilkuren aretoa, alkatearen bulegoa nahiz batzorde aretoa topatuko du bertaratzen denak. Estalkiaren pea, azkenik, Ingurumen zein Nekazaritzarekin loturiko gaietarako utzi dute. Elementu modernoak nagusitzen dira uneoro.

1.904. urteko eraikina

Amurrioko Udaletxea ez da edozein motatakoa. 1905eko irailaren 11 arte inauguratu ez bazen ere, 1904. urtean eraiki zen, tradiziozko moldeak erabiliaz. Alegia, harlangaitzezko karga-hormak, kareharrizko harlandua zokaloan, erdiko gorputzaren beheko zatian eta aurrealde nagusiaren arkuetan, eta hareharrizko harlandua erlaitzetan, barlasaietan eta eraikinaren gainerako zuloetan. Akabera mistoa da, morteroarekin nahastua.

Mendeurrena ospatu duen arren, eraikinaren aurrealdea ez da apenas aldatu. Konposizio simetrikoa izaten jarraitzen du. Bi solairuko eraikin nagusia, sotoa eta ezker zein eskuineko hegalak, sotoa eta solairu bana dutenak. Eraikin nagusia hasiera-hasieratik udaletxe moduan erabili izan da. Ez da, ordea, berdina gertatu alboetako hegalekin. Neska eta mutilentzako udal eskolak aurkitzen ziren toki horietan.

1991. urtean, eskuineko aldean solairuarte bat eraiki eta lehen pisua eta sotoa Diruzaintza, Kontabilitate eta Eskuhartze arloa jorratzeko berritu ziren. 1999. urtean, ezkerreko hegalaren txanda etorri zen, sortutako solairuartea Hirigintza eta Katastrorako utziaz, eta gainontzeko eremuak erregistro nagusia eta agiritegia kokatzeko. . -

AMURRIO


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ampliar la perspectiva
Jendartea
El metro conectará desde el sábado a 50.000 portugalujos a la metrópoli
Euskal Herria
Lakua dice que el pacto no debe apoyarse en la ilegalización y la actual política carcelaria
Ekonomia
Fallece un operario atrapado por una máquina en Lezo
Mundua
34.452 civiles, una media de 94 al día, murieron en Irak durante el año 2006
Kultura
«Death of a President» filmak zabalduko du FIPAjaialdia datorren urtarrilaren 23an
Kirolak
Sólo un gran Saviola frena a un Alavés en franca mejoría
Euskal Herria
Etxerat tocará «todas las puertas» para exigir la liberación de De Juana
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss