Unai IRARAGORRI
BILBO
Arreta osoa Federer-engan eta besteengan jarri dute Australian, Melburnen hain zuzen ere, baina atzo txirrindularitza denboraldia hasi zen Adelaidan. Eguzkipean, australiarrak nagusitu ziren, eta Credit Agricoleko Mark Renshaw-k irabazi zuen Tour Down Underren.
50 kilometro besterik ez zuten egin atzo txirrindulariek. Izan ere, Down Under itzulia aproposa da txirrindularien prestaketa osatzeko. Ibilbide gozoa du;ez du aldapa nabarmenik, eta eguraldia sekulakoa da bizikleta gainean ibiltzeko.
Esprintean erabaki zen etapa, eta Renshaw 24 urtekoa izan zen azkarrena helmugan. Faborito nagusia, McEwen, laugarren sailkatu zen, eta australiarrek osatu zuten sailkapena, lehendabiziko zortziak herritarrak izan ziren-eta.
Guztira, beste bost etapa dira igandera arte, eta 14 talde atera dira. Pro Tourrekoak zazpi dira: Ag2r, Credit Agricole, Bouyges Telecom, Predictor-Lotto, Unibet,CSC eta Milram. Chocolade Jacques, Barloworld, Agritubel, Navigators, South Australia, Australia UniSA eta Nueva Zelanda beste multzokoak dira.
Izar nagusiak honako hauek dira:Gerrans eta Dessel
(Ag2r), O’Grady(CSC), McEwen (Predictor), Botcharov (Credit Agricole), Hunter
eta Guidi (Barloworld)eta Mercado (Agritubel). Alberto Martinez euskalduna ere
Australian da. Gaur, parte-hartzaileek 152 kilometro izango dituzte eta saio
luzeena da,
ordekan.