GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2007-01-17
- Binakako Txapelketa
Ordezkoek alaitu dute gatz askorik gabeko jardunaldia
·Kokaren eta Chafeeren garaipenak izan dira ezusteko pozgarrienak

DONOSTIA

Binakako Txapelketak bigarren jardunaldirako gordeta izan ditu lehen jardunaldian eman ez zituen ezusteko guztiak. Faboritoak inoiz baino faboritoago irten direnean, lehiaketan sartu dituzten ordezko bi pilotariek duten maila erakusteaz gain, 22ra iristea lortu dute.

Katedrarentzat kolpe gogorrena Tolosakoa izan zen. Dirua botata irten arren, Kokak eta Otxandorenak bikain baliatu zuten Titinen egun beltza, eta, bide batez, ligaxkan oraindik esateko asko dutela erakutsi. Seguru asko diru gutxiago jokatuko zen Zeanuriko pilotalekuan, baina han ezustekoa bikoitza izan zen. Chafee-Eulatek Bengoetxea VI-Patxi Ruizi 17-3 aurre hartuko zionik inor gutxik esperoko zuen, baina Asegarcekoak 18-21 aurretik jarrita irabazteko gai izango ez zirenik oraindik eta gutxiagok.

Bigarren jardunalditik indartuta irten diren bi bikoteak, aldiz, Irujo-Goñi eta Leitza-Zearra izan dira. Nafarrek sendo jarraitzen dute, eta igande honetan gehixeago sufritu arren, bigarren puntua sartu zuten zakura. Bizkaitarrek, berriz, erregulartasuna bertute handia dela erakutsi zuten, hain zuzen, ezaugarri horixe falta duten Gonzalez eta Pascualen aurka.

Hirugarren jardunaldiak ­pilota aukeraketak hasiak dira­ final-laurdenetan izan litezkeen kanporaketen inguruan lehen aztarnak utziko dizkigu.

Irujok ez du arazorik izango jokatzeko

Juan Martinez de Irujok ez du arazorik izango datorren larunbatean Labriten jokatzeko. Eskuak nabarmen egin dio hobera eta atzo pilotak aukeratzen izan zen Iruñean. Berak eta Goñik 102,5, 102,7 eta 104,4 gramoko pilotak hautatu zituzten, Oinatz Bengoetxea eta Patxi Ruizek 103,8, 104,5 eta 105,8koak.

San Miguelek ongi ekin dio txapeldun bideari

Julen San Miguel gazteak bikain erantzun zuen Binakako txapela jantzi eta hiru egunera jarritako proba zailean. Altuna I.arekin, 38-40 irabazi zien Juaristiri eta Eizagirreri Galarretako partida nagusian. Doneztebekoa izan zen laukoteko onena neurketa gogor eta luzean (72 minutuko iraupena).



Pilotari batzuk lasaiegi dabiltza eta hori besteek baliatzen dute
Joxemari ETXENAGUSIA | PILOTARI OHIA

Asteburuan ikusitakoak frogatzen du txapelketa hasierako partida hauek «deskafeinatu» samarrak direla. Punta-puntan ibili behar duten pilotariak lasaitu egiten dira kanpoan geratzeko arriskurik ez dagoela ikusita; eta ordezkoak, berriz, askoz motibatuago irteten dira.

Beotibarrekoa ezusteko handia izan zen, baina horrelakoetan gertatzen den moduan, zaila da jakitea zenbateko meritua duten irabazleek eta zenbateko errua galtzaileek emandako erraztasunek. Antzeko zerbait gertatu zen ostiral gauean. Oinatz Bengoetxea eta Patxi Ruiz oso erlaxatuta irten ziren kantxara, batere tentsiorik gabe; eta Chafee, aldiz, oso kontzentratuta.

Larunbatean, Pascualek huts gehiegi egin zituen. Frontoia, pilotak, egun txarra... ez dakit arrazoia, baina ez zuen ongi jokatu. Gonzalezekin bikote arriskutsua osatzen du: arrisku ederra edozeini irabazteko eta arrisku ederra edozeinen aurka galtzeko.

Eta Irujo betiko moduan. Goñi larri ikusi zuenean, pausoa atzera, eta akabo!


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ampliar la perspectiva
Jendartea
El metro conectará desde el sábado a 50.000 portugalujos a la metrópoli
Euskal Herria
Lakua dice que el pacto no debe apoyarse en la ilegalización y la actual política carcelaria
Ekonomia
Fallece un operario atrapado por una máquina en Lezo
Mundua
34.452 civiles, una media de 94 al día, murieron en Irak durante el año 2006
Kultura
«Death of a President» filmak zabalduko du FIPAjaialdia datorren urtarrilaren 23an
Kirolak
Sólo un gran Saviola frena a un Alavés en franca mejoría
Euskal Herria
Etxerat tocará «todas las puertas» para exigir la liberación de De Juana
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss