GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2007-01-17
- Gorritxoak, Kopako hurrengo kanporaketaren bila -
Tiro trebetasunari eusten saiatuko da Osasuna, txapelketa aldatu arren
·Madrilgo berdinketa ona da gorritxoentzat, baina aurkaria ezin hobeki dabil etxetik kanpo

IRUÑEA

Une egokiena aukeratu du Osasunak ­edo egutegiak, hobeki esanda­ Kopako hurrengo kanporaketara iristeko. 2006. urte honetako lehen partidek zalantzak sortu bazituzten ere, Betisen aurkako norgehiagokak argitu zituen kontuak. Izan ere, abenduan izandako bolada berreskuratu baitzuten.

Horiek hala, taldea konfiantzaz beteta dago;zaleak, gozatzeko prest;eta bata eta bestea, bereziki motibatuta gaurko partidari begira. Arrazoiak badaude. Batetik, Osasunak eskuan du Kopako hurrengo kanporaketarako sailkatzea, aurreko partidan bat eta bat berdindu baitzuen. Bestetik, txapelketa hau gogo handiarekin hartzen dute Iruñean, orain bi urte finalera heldu baitziren. Eta, azkenik, Atletico Madrilekin batera, Javier Aguirre lehen aldiz itzuliko baita gaur gauean Sadarrera, Osasuna utzi zuenetik.

Badirudi entrenatzaile mexikarraren ukitua nabaritzen ari dela talde zuri-gorria. Azken urte hauetan makal ibili ondoren, aurten emaitza onak lortzen ari da ­Ligan bosgarren postuan dago eta gol gutxien jaso duen taldea da­. Etxetik kanpo, batez ere;hamar partida jokatu baititu Liga eta Kopa artean, eta bakarra galdu baitu Atleticok. Horregatik da arriskutsua gaurko partida.

Alde horretatik, Jose Angel Zigandak esan zuen: «Beste talde baten aurka Osasuna faboritoa izango litzateke, baina Atleticoren aurka ez. Kanporaketa edozeinek gaindi dezake aurtengo emaitzak ikusita, baina etxetik kanpo nola ari diren jokatzen kontuan hartu behar da». «Horri aurre egiteko, oso partida ona egin behar dugu; bateratuta jokatu, erritmoa sartu eta espekulatu gabe jokatu. Etxean gaude eta etxeko segurtasun, konfiantza eta estiloarekin aritu behar dugu», esan zuen.

Aguirreren ustean, kanporaketa «berdinduta» dago, eta aurrera jarrai dezaketela uste du. «Nire taldea gogor dago, lasai eta partida irabazteko gogoekin», esan zuen. Mexikarrak, bestetik, ez dio garrantzi handiegirik ematen Iruñera itzultzeari. «Irabazteko gogogekin noa ­esan zuen­, Atleticoren zaleari poztasun bat emateko asmoz, bera baita gaur egun entrenatzen dudan taldea».

Kanporaketa osoa

Hauek dira, bestetik, Kopako final-zortzirenetako kanporaketako beste partidak. Parentesi artean, aurreko partidetan sartutako golak agertzen dira.

Nekouman regresará al once titular

El «Cuco» Ziganda no ha ofrecido muchas pistas sobre el once que presentará hoy. De hecho, esperará hasta entrenar hoy (11.00 horas) para facilitar su convocatoria. Pero todo parece indicar que, contrariamente a lo que sucedió en el partido de ida, mantendrá el bloque liguero. De hecho, hoy puede jugar el mismo once que goleó al Betis, con la posible entrada de Nekouman, en detrimento de Raúl García. Javier Aguirre, por su parte, ha viajado con 21 hombres, por los problemas físicos de algunos jugadores. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Ampliar la perspectiva
Jendartea
El metro conectará desde el sábado a 50.000 portugalujos a la metrópoli
Euskal Herria
Lakua dice que el pacto no debe apoyarse en la ilegalización y la actual política carcelaria
Ekonomia
Fallece un operario atrapado por una máquina en Lezo
Mundua
34.452 civiles, una media de 94 al día, murieron en Irak durante el año 2006
Kultura
«Death of a President» filmak zabalduko du FIPAjaialdia datorren urtarrilaren 23an
Kirolak
Sólo un gran Saviola frena a un Alavés en franca mejoría
Euskal Herria
Etxerat tocará «todas las puertas» para exigir la liberación de De Juana
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss