Euskal Jairen istiluen ondoriozko lehen espetxeratzea laster gerta daiteke
Joan den otsailean Xabier Errea erruduntzat jo zuen epaia berretsi du Nafarroako Auzitegiak, eta datozen egunetan espetxera dezakete, beraz. Defentsak aurkeztutako helegitea atzera bota dute. Iruñeko Gazte Asanbladak (IGA) gazteen aurkako eraso hori gaitzetsi du, eta mobilizazioak antolatu ditu. Lehenengoa atzo izan zen.
IRUÑEA
Euskal Jai gaztetxea bota zutenean istilu ugari izan zen. Hori dela-eta, jende asko epaiketaren zain dago, helegiteak aurkeztu dituzte-eta. Baina dagoeneko gazte bat kartzelara joan daiteke, haren kontra emandako zigorra berretsi berri dute-eta. Xabier Errea du izena.
Errearen kasua ez zen gaztetxea bota zutenean gertatu, baina bertan ibiltzen zen, eta Gazte Asanbladak nabarmendu duenez, Euskal Jai bezalako ekimenen aurkako erasoan sartzen da epaiketa hori.
2005eko otsailaren 17an bizikletarekin udaltzain bat zauritzea leporatu zion salaketak. Gertakarien hurrengo egunean, Xabier Errea geldiarazi zuten udaltzainek, bizikletan zihoala, eta aurreko eguneko pertsona zela adierazi ostean atxilotu zuten. Salaketa jarri zion udaltzainak lepo inguruko minengatik 21 egun eman omen zituen lanera joan gabe, mediku txostenak adierazi zuenez.
Orain ezagututako epaiak, 29 hilabeteko kartzela zigorraz gain, udaltzainari 1.000 euroko kalte-ordaina eman behar diola adierazten du.
Gazte Asanbladak epaiketa horretako irregulartasunak salatu ditu. Taldearen esanetan, epaiketan ez zuten frogatu Erreak udaltzainari ukalbikada bat eman ziola. Alde batetik, Erreak eramandako testiguek gaztea une hartan NUPen (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) zegoela esan zutelako, eta, bestetik, beste udaltzain baten eta ustez zauritakoaren testigantzak bat ez datozelako. Beste horrek adierazitakoaren arabera, gertaeren berri eman zion dei bat jaso zuen, eta horretan, udaltzainari txapela kendu ziotela kontatu omen zioten, ez kolpatu zutela.
Zalantza ugari izan arren, Fermin Otamendi epaileak sei egunean ohi baino azkarrago salaketaren aldeko epaia eman izana gaitzetsi dute. Iruñeko Auzitegian justizia dagoela ez dutela sinesten adierazi dute, eta hori arrazoitzeko, udaltzainen buru Simon Santamariaren eta Euskal Jairen aurkako operazioaren arduradun Galvez epailearen arteko harreman estua aipatu dute.
Alde horretatik, Iruñeko Udalak «disidenteak» diren eta okupazioa borroka gisa erabiltzen duten gazteak kartzelatzen saiatuz urteak daramatzala salatu dute. Orain arte 20 epaiketa izan direla eta gehienak helegitea aurkeztu dutela ezagu- tarazi dute.
Errea zigorra ezarri dioten lehena izan arren, hamabi gazte egoera berean omen daude. IGAk eta Okupazioarengatik Errepresaliatutakoen Asanbladak gazteak «mendekuagatik eta arrazoi gabe» kartzelatzea ezin dutela onartu esan dute.
Bestetik, defentsako abokatuak bigarren epaian ez dela ezer aldatu ezagutarazi du. Joan den otsailean ateratakoaren ondoren aurkeztu zuten helegitea atzera botatzea baino ez du egin epaileak. Helegitearen puntu garrantzitsuenak hauek ziren: batetik, frogen ikerketen inguruan epaiketan izandako akatsak, eta, bestetik, zauriak kontuan hartuz delitu baino gehiago falta bat izan zela.
Concentración ayer y varias asambleas hoy
Iruñeko Gazte Asanblada y la Asamblea de los Represaliados por la Ocupación han declarado que «no podemos permitirnos que por venganza y por la cara se empiece a mandar a jóvenes a la cárcel por ‘okupar’ y ser diferentes». Así, han anunciado para hoy asambleas informativas en los institutos y en los barrios. Mañana, además, tendrá lugar una concentración en la Plaza del Ayuntamiento, a las 19.00, con el lema «No más montajes policiales, la ocupación no es un delito». El 10 de febrero saldrá una manifestación desde la Estación de Autobuses a las 17.30. Ayer a las 20.00 se reunieron en una concentración en la calle Mercaderes. -
|