Batasuna AHTri buruzko BABren esanen kontra
BAIONA
Lapurdiko Batasunak salatu du Baionako, Angeluko eta Biarrizko auzapezek, AHTren gaian herritarrek parte hartzea bultzatu ordez, botere ekonomikoei babes osoa eman dietela. Aldi berean, Euskal Herri osoan Abiadura Handiko Trena inposatu nahi duten botereen aurrean garraioei buruzko eztabaida zabala egitea proposatu dute.
Akitanian AHT trenbide berriak bideetan diren kamioien %1 besterik hartuko ez lituzkeela adierazten duten ikerketei muzin egin dietela eta CABABko auzapezek linea berriaren hautua egin dutela nabarmendu du Batasunak. Eta modernitatearekin eta Eurohiriaren garapenarekin Abiadura Handiko Trena bateratzen duten baieztapenak agerian jarri nahi ditu talde abertzaleak.
Aldiz, hainbat herritako herriko etxeen jarrera nabarmendu nahi izan du Batasunak eztabaidaren alde agertzeagatik.
|