GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2007-01-19
Ilusioak eta borondateak bultzatutako Azpeitiko danborradak 50 urte egin ditu
Gauerdian, ehunka lagun batuko da Azpeitian danborrak eskuan, San Sebastian martxa jotzen, aurten 50. aldiz. Horren herriko sentitzen duten jaia, baina, bi donostiarren bultzadari zor diote azpeitiarrek. Bi kapilauk 1957an gauzatu zuten asmoa, eta urtez urte eta danborradaz danborrada indartu dute herritarrek.

Azpeitiko danborrada antzinako tradizioaren fruitu dela pentsatuko dute askok, baina gazte batzuen ilusioaren eta gogoaren fruitua da. Berrogeita hamargarren aldiz entzungo dira bihar danbor hotsak Azpeitiko kaleetan barrena, eta aukera ezin hobea da hastapen haietan arreta jartzeko.

Horretan jarrita, ezinbestekoa da Cecilio Arabaolaza eta Baltasar Iglesias aipatzea, Azpeitira joandako bi kapilau donostiarrek aparteko zeresana baitute bihar Azpeitian entzungo diren danbor hotsetan, bai eta 1957 hartan kale egin gabe gogo biziz parte hartu zuten mutiko eta laguntzaileek ere.

Arabaolazari eta Iglesiasi, donostiarrak biak, San Sebastian eguna iritsi eta «danbor mina» sartu zitzaien nonbait. Danborrada bat egitea pentsatu zuten Soreasuko San Sebastian parrokiaren aitzakian.

Pentsatzetik egitera, ordea, koska handia dago eta hasiera hura zirraragarria izan bazen ere, ez zen batere samurra izan lana. Bi gauza behar zituzten danborrada txukun bat egiteko: jendea, batetik; eta ezinbestekoak diren danbor eta jantziak, bestetik. «Accion Catolikaren inguruan mugitzen zen Oargiko gazteen artean eta horien inguruan topatu genuen jendea, eta orduan buru zen Jose Maria Egurenek ere asko lagundu zuen», azaldu du. Danborren eta trajeen kontua bestelakoa izan zen, batere dirurik gabe hasi baitziren proiektua bultzatzen. «Ezin genuen inora diru eske joan orduan danborradak ez baitzuen inongo tradiziorik herrian», adierazi du.

Donostiarra izaki, Euskal Bilera taldearekin harremana zuen, eta hari eskatu zion laguntza. «Haiek ere beharrezko zituzten danborrak, eta ezin zizkiguten utzi, baina Irungo Atsegina elkartearekin jarri gintuzten kontaktuan, eta haiek utzi zizkiguten lehen urte hartarako danbor eta trajeak». Barrezka gogoratzen du Arabaolazak danborren bila joan ziren eguna. «Ni eta Pako Alonso joan ginen bost mutikorekin batera Irunera, eta danborrak non ekarri behar genituen galdetu eta trenez erantzun genienean aho zabalik geratu ziren. Pentsa, hainbeste danbor hartu eta tren batetik bestera Azpeitira arte».

Entsaioek ere makina bat lan eskatu zuten. Danborrak azken egunetan iritsi ziren, eta, beraz, denbora luzez entsegatzeko aukerarik ez zuten izan. «Gainera, orduan ez zegoen gaur egun bezala irratirik edozein lekutan, eta martxen doinuak abestu behar izaten genituen, danborrada egunean bertan banda eta guzti irten baginen ere», adierazi du. Kalean jotzen eta oinez ere entseatu behar izan zuten, eta horretarako, Azpeitiko tren geltokiaren atzeko kale bat aukeratu zuten lasaia zelako.

Horrenbeste lan egin eta gero iritsi zen azkenean San Sebastian egunaren bezpera, danborrada eguna, lehen urte hartan, urtarrilaren 19a aukeratu baitzuten lehenengo aldirako. «Batere abisurik gabe irten ginen kalera. Ez prentsan eta ez inon ez genuen iragarria irten behar genula, eta urtarrilaren 19 hartan ilunabarrean eta eguraldi txar askoarekin irten ginen kalera danborrak hartuta», azaldu du. Ez du ondo gogoan jendeak izan zuen erreakzioa, nahikoa endredatua baitzebilen Arabaolaza taldea gidatzen, baina bazuen laguntzailerik, Pakito Epelde, «prozesioak gidatzeaz zerbait bai batzikien». Beharrezkoa zuen laguntza, gainera, Iglesiasek ezin izan zuen lehen aldi hartan irten, hileta batera joan behar izan baitzuen.

Bistan dago, begi onez ikusi zuten azpeitiarrek bi kapilauen asmoa, orduzkero Azpeitiko danborrada indartu baino ez baita egin. «Bigarren urtean oraindik ere diru gutxirekin, baina karrozarekin eta erreginarekin eta guzti irten ginen, eta geroago trajeak egin genituen herritarren laguntzarekin», gogora ekarri du.

Ezin du sinetsi horren modu xelebrean hasitako kontua Azpeitian jai handi bilakatu izana. Gogoan du urte askoan kanpoan egon ostean orain dela urte batzuk Euskal Herrira itzuli eta San Sebastian bezperan Arauntza Elkarteak 25 urte betetzen zituela-eta Azpeitira gonbidatu zutenekoa. «Azpeitiko udaletxera joan ginen eta balkoira igotzen utzi gintuzten. Balkoira irten eta horrenbeste jende danborra jotzen ikustean, izugarrizko poza eta sorpresa sentitu nuen. Nork pentsatu behar zuen!». Gaur gauerdian ere Azpeitiko udaletxeko balkoian izango da Arabaolaza, danborradaren bultzatzaile gisa. Hala ere, merituak banatzeko orduan eskuzabal da, eta lehen aldi hartan lanean eta musu-truk jardun zuten hainbat lagun ez ezik, urteetan danborradak jarrai dezan lan egin duten guztiak ere gogora ekarri ditu.

Bere esanetan, danborrada hau ilusioaren eta borondatearen fruitu da. «Horiek izanez gero, edozer lor daiteke». -

DONOSTIA


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La iniciativa social Milakabilaka reclamará que «hablen, hagan lo que deban y arreglen esto»
Euskal Herria
Bedouret:«Me preguntaron si conocía a Romano»
Kirolak
Mayo y Angoitia, dos genios que pedalean juntos
Kultura
Hamar euskal diskoetxek hartuko dute parte Canneseko MIDEMen
Kirolak
Hondarribia-Irunek aurrera egin du azken laurden ikaragarriari esker
Mundua
El norte de Europa padece el embate de una violenta tempestad
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss