Permachek dio alde guztiek egin behar dituztela urratsak
·Sindikatuko idazkari nagusi Rafa Diezen hitzak «manipulatu» direla salatu du LABek
Joseba Permachek atzo nabarmendu zuen ezker abertzaleak ez ezik, eragile guztiek ere egungo egoera politikoaren gaineko hausnarketa egin behar dutela, bai eta azken bederatzi hilabeteetan egindakoaren inguruan ere. Ezker abertzalearen hausnarketak «kolektiboak» direla gogorarazi zuen.
GASTEIZ
Iragan egunetan Arnaldo Otegik eta Rafa Diezek egindako adierazpenek hedabideen artean eragindako kalakari erantzuteko, Joseba Permach mahaikideak nabarmendu zuen ezker abertzaleak egiten dituen hausnarketak «kolektiboak» direla, eta ez «pertsonalak».
Eledun abertzaleak adierazi zuen hitz horien gainean zenbait alderdik eta hedabidek sortutako zalaparta «baloiak kanpora bota, espekulazio mordoa sortu eta pilota ezker abertzalearen teilatuan» jartzeko saiakera baino ez dela. Alderdi guztiek «hausnarketa» egin beharko luketela adierazi zuen, gainera. «Pentsatu beharko luke- te zein den bederatzi hilabete hauen balantzea, non ez diren eman pasoak eta ez diren har- tu neurriak edozeinen aburuz prozesuaren garapenerako beharrezkoak liratekeenak», aipatu zuen.
Horiek hala, gainerako eragileei galdetu zien ea heldu diren egunetan ezker abertzaleari begira geratuko diren edo erabakiko duten «denok egin behar dugula zerbait behin betiko martxan jartzeko alderdi politikoen arteko negozazio prozesu bat». Alde horretatik, ezker abertzaleak «egiteko gauzak» badituela onartu zuen, baina gaineratu zuen gainerako taldeek ere «hausnarketa serioa» egin behar dutela, «egungo memento politikoaz, prozesua garatzeko hartu behar diren neurriez, eta prozesuan bertan garatu beharreko edukiez». «Bederatzi hilabete hauetan erakutsitakoa baino maila politiko altuagoa eta ardura handiagoa erakutsi beharko dute», nabarmendu zuen.
Beste alde batetik, LABek gogor gaitzetsi zuen sindikatuko idazkari nagusi Rafa Diezek asteazkenean egindako adierazpenen «manipulazioa» eta «desitxuratzea», eta «mespretsua» agertu zien arduradunei.
Sindikatu abertzalearen iritziz, «tesi politiko zehatz batzuk indartzeko» aldatu dute zenbait hedabidek Diezen hitzen zentzua, eta «testuinguruz kanpoko ikuspegi bat eman dute».
Erkoreka desearía una escisión en Batasuna, pero no ve opción de ello
GASTEIZ El portavoz parlamentario del PNV, Josu Erkoreka, expresó ayer su deseo de que se produjera una escisión en el seno de Batasuna. Fue en el contexto de un chat de la página digital www.diariocrítico.com, donde el electo jeltzale respondió a las preguntas de varios lectores. Uno de ellos le preguntó «si puede haber una escisión en Batasuna; es decir, que Otegi y los llamados blandos salgan de ella y que los duros pro-etarras se queden en la clandestinidad y se radicalicen aún más». Erkoreka respondió que «ojalá». «Todo lo que suponga minar apoyos sociales y políticos a ETA es, sin duda, positivo. Aunque me temo que la cosa está todavía un poco verde», respondió. También opinó que «o Batasuna se reconstituye, cumpliendo los requisitos legales, o no puede presentarse a las elecciones, está claro».
|