GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-19
«Ez gara 24 gaztez ari, euskal gazteria osoaz baizik»
Araitz Zubimendi kide presoaren argazkia lagun zutela, «Jarrai-Haika-Segi auzi»ko inputatuek prentsaurrekoa eman zuten Gasteizen. Auzitegi Gorenak auzi horren gainean emango duen ebazpenari buruz aritu ziren, eta salatu zuten Estatu espainolari «gazte antolakuntza eta borroka zigortzeko estaldura» ematea dela bere helburua.

GASTEIZ

«Jarrai-Haika-Segi auzia»n epaitutako gazteen ordezkaritza batek agerraldia egin zuen atzo Gasteizen, azken egunetan hainbat ordezkari politiko eta instituzionalekin egindako bileren balorazioa egiteko eta Auzitegi Goren espainola ematear den ebazpenaren gainean egin duten hausnarketa azaltzeko.

Izan ere, azaroaren 16an egindako saioaren ostean, auzitegi horrek akusazioaren eta defentsaren eskaeren gainean erabakia hartzeko epea luzatzeko galdegin zuen, eta atzo bukatu zen epe hori. Edonola ere, duela lau egun beste atzerapen bat eskatu zuten epaileek beren ebazpena jakinarazteko, otsailaren 8a arte, hain zuzen.

Fiskalak 10 urteko kartzela zigorra galdegiten du auzipetutako 24 lagunentzat, eta gazte erakundeak «talde terrorista» izendatzeko eskatzen du.

Horren gainean galdetu ziotenean, denen eledun aritu zen Ibon Meñikak azaldu zuen ezar diezaieketen kartzela zigorrari baino, garrantzi handiagoa ematen diotela erabakiak euskal gazterian izan dezakeen eraginari.

Zarauzko eta Iruñeko adibideak

Azken finean, nabarmendu zuen «erabaki juridiko-politiko» horrek posible egingo duela «herri honentzat proiektu ezkertzale eta independentista bat beharrezkoa dela uste duen edozein gazte, Segiren proiektu politikoarekin bat egiten duen edozein lagun, ‘terrorista’ bezala kondenatu ahal izatea». Adibide gisa, auzi horren kontra protestatzeko Zarautzen eta Iruñean egindako ekimenetan parte hartu zuten eta atxilotu zituzten gazteei «terrorismo delitua» egozten dietela aipatu zuen, «oraindik Auzitegi Gorenaren erabakia ezagutzen ez denean eta ofizialki indarrean ez dagoenean».

«Beraz, erabaki honen ondorio larriak ez ditugu guk bakarrik pairatuko, gazte hauek ere pairatuko dituzte hemendik aurrera», adierazi zuen Meñikak, eta honakoa gaineratu zuen: «Ez gara 24 gaztez ari, askoz gehiagotaz ari gara, euskal gazteria osoaz ari gara. Epai juridiko eta politiko honen bitartez, gazte antolakuntza eta borroka zigortzeko estaldura lortu nahi du Estatu espainolak».

Egoeraren larritasunaz jabetuta, «Jarrai-Haika-Segi auzi»-ko gazteak EAJ, Batasuna, Ezker Abertzalea, EA, Ezker Ba- tua, Nafarroa Bai eta Aralar alderdiekin bildu dira azken egunotan, baita Joseba Azkarraga Lakuako Gobernuko Justizia sailburuarekin eta Jon Mirena Landa Giza Eskubideen zuzendariarekin ere. Elkarrizketa horien inguruan, azaldu zuten egoeraren balorazioa egiterako orduan «elementu komunak» topatu dituztela.

«Gaiaren garratziaz eta larritasunaz jabeturik, guk erakutsitako ardura partekatu dute», aipatu zuen Meñikak, eta gaineratu zuen «ebazpenaren aurkako jarrera publikoa plazaratzeko konpromisoa» hartu dutela eragile horiek guztiek. Hori horrela izatea espero dutela ere adierazi zuen.

Beste alde batetik, epaileen erabakiak atzean duen «helburu politikoa» ekarri zuten gazteek gogora, eta Auzitegi Nazional espainolean epaitzen ari diren eta epaituko dituzten gainerako auzietan «aurrekari» eragina izango dela nabarmendu zuten. «Funtsean, Euskal Herriaren aldeko apustua egiten dugunon aurkako erasoaldian beste urrats bat indarrean jartzea bilatzen du», gaitzetsi zuten «Jarrai-Haika-Segi auzi»kogazteek.

«Ardura politikoz jokatu»

Hori guztia azaldu ostean, Meñikak adierazi zuen agerian geratu dela «euskal herritarrak kriminalizatzeko tresnak bertan behera gelditzearen beharra», eta bide horretan «ardura politiko osoz joka dezaten eta gaiari duen garrantziarekin hel diezaioten» eskatu zieten Euskal Herriko erakundeei. «Beharrezkoa den iniziatiba politikoa» erakuts dezatela ere gal- degin zieten.

Euskal gazteriari eta, oro har, Euskal Herriko gizarte osoari, mobilizaziorako deia ere egin zieten auzipetuek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La iniciativa social Milakabilaka reclamará que «hablen, hagan lo que deban y arreglen esto»
Euskal Herria
Bedouret:«Me preguntaron si conocía a Romano»
Kirolak
Mayo y Angoitia, dos genios que pedalean juntos
Kultura
Hamar euskal diskoetxek hartuko dute parte Canneseko MIDEMen
Kirolak
Hondarribia-Irunek aurrera egin du azken laurden ikaragarriari esker
Mundua
El norte de Europa padece el embate de una violenta tempestad
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss