GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-19
Udalerrien hizkuntza-politika aztertu du Kontseiluak
·66 udalerritan eginiko neurketa biltzen duen liburuaren arabera, euskararentzako ildo berriak behar dira

DONOSTIA

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak “Udalerrien hizkuntza-politikaren neurketa” liburua aurkeztu zuen atzo Donostiako Aquariumean egindako ekitaldian.

Aurkeztutako liburuak Euskal Herriko 66 herritan egindako neurketa biltzen du; alegia, bi milioi biztanle baino gehiagoren datuak aztertu ditu. Bertatik Kontseiluak atera duen ondori nagusia honako hau da: udalerrietan hizkuntza-politika berria egitea ezinbestekoa da.

«Udalerrien hizkuntza-politika funtsezkoa da euskararen normalizazioan aurrera egiteko», argudiatu zuen Xabier Mendigurenek, Kontseiluko idazkari nagusiak. Haren iritziz, praktikan jartzen dituzten politikak ezinbestekoak dira herrian euskara erabiltzeko aukerak emateko eta herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko.

Kontseiluaren aburuz, hizkuntza-politika hiru elementuk zehazten dute. Lehenengoa corpus juridikoa da, euskararen aldeko arau-bilduma. Bi-garrena esleitu diren mota guztietako baliabideak; giza baliabideak, ekonomikoak eta administratiboak, alegia. Eta hirugarrena, berriz, euskararen egoera.

Udalen ordenantzak aztertu ondoren, emaitzak puntuen bitartez islatu ditu. Lapurdiko, Nafarroa Behere eta Garaiko eta Zuberoako herrietarako dira azken postuak, baina euskara ofiziala den hainbat eskualde ere beheko horietan daude neurketaren arabera.

Hiriburuek ere nahiko maila eskasa eman dute azterketan, eta bereziki aipagarritzat jotzen dute Bilboko gertaera; izan ere, euskara hizkuntza ofiziala den lurralde batean badago ere, 2,6ko puntu eskuratu baititu.

Estitxu Fernandezek aurkeztu zuen ekitaldia, eta bertan, neurketa egiten lagundu duten profesionalak izan ziren. Lana aurkezteaz gainera, herrietan lagundu duten 150 adituen lana aitortzea eta eskertzea izan baitziren ekitaldiko helburuak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La iniciativa social Milakabilaka reclamará que «hablen, hagan lo que deban y arreglen esto»
Euskal Herria
Bedouret:«Me preguntaron si conocía a Romano»
Kirolak
Mayo y Angoitia, dos genios que pedalean juntos
Kultura
Hamar euskal diskoetxek hartuko dute parte Canneseko MIDEMen
Kirolak
Hondarribia-Irunek aurrera egin du azken laurden ikaragarriari esker
Mundua
El norte de Europa padece el embate de una violenta tempestad
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss