- Osasuna
Kopako bolada onari Ligan eusteko aukera
·Gorritxoek emaitza onak lortu dituzte azken urteotan Vicente Calderon zelaian
IRU�EA
48 ordu besterik ez dira pasatu Osasunak Atletico Madril mendean hartu eta Kopako final-laurdenetarako txartela eskuratu zuenetik. Gorritxoak, beraz, Javier Agirreren taldean pentsatzen daude berriro ere.Egutegia apetatsua izaten da batzuetan eta horrelakoa gertatu da oraingoan:hamar egunetan hiru aldiz egongo dira aurrez aurre talde biak. Iruinda- rrek, oraingoz, ez dute kexatzeko arrazoirik, zenbakiek beren alde jo baitute aurreko bi partidetan, lehena berdindu eta bigarrena irabazi egin baitzuten. Ez da Osasuna aprobetxatzen saiatuko den bolada on bakarra, azken urteotan nahiko harreman �aberasgarria� eduki baitu Atleticorekin. Izan ere, Ligan Vicente Calderonen jokatu dituzten azken lau partidetatik madrildarrek bakarra irabazi dute 3-2ko emaitza, 2004-2005eko denboraldian eta beste bat berdindu egin dute bana amaitu zuten 2003-2004koan. Gainerako biak, iaz eta 2002-2003ko denboraldian Atleticoren ehungarren urteurrenaren ospakizunen urtean, Osasunak irabazi egin zituen, emaitza berberarekin: 0-1. Argi dago, hala ere, estatistiken balioa nahiko murritza dela. Bihar batez ere, Javier Agirreren gizonak bereziki motibatuta egongo baitira. �Kopako bi partida hauetan ondo aritu gara onartu zuen Patxi Pu�alek ildo horretan, baina larunbatekoa beste istorio bat izango da�. Asteazkeneko norgehiagokaren protagonista nagusiaren ustez, gainera, Vicente Calderoneko giroak ere garrantzia izan dezake. �Bai taldea bai zaleak errebantxa gogoz egongo dira, gurekin bi aldiz jarraian egin baitute behaztopa. Ez dute gu menderatzea lortu eta Kopatik kanpo utzi ditugu�, ekarri zuen gogora.
Urduritasuna sortu
�Partida irabazteko gogoz eta ilusioz goaz. Aspergarriak garela pentsatuko dute eta behin baino gehiagotan harri berberarekin behaztopa egiten denean... Baina gogor ekingo diogu berriro, oraingoan ere ahalik eta gehien eskuratzeko�, adierazi zuen jokalari nafarrak.Hori lortzeko, Osasunak �lehen ordu erdia aguantatu behar� duela uste du Pu�alek: �Jendea urduri jarriko da. Calderonen kostatzen ari zaie partida onak egitea, kanporaketaren gogorapena ere hor egongo da eta jendeak jokalariak estutuko ditu�. Erdilariaren ustez, zaleen portaera ulergarria da: �Udan 60 milioi gastatzen dituzten taldeak dira;horren ondorioz, jendeak partida onak ikustea exijitzen du eta, oraingoz, ez dira nahi dutena ikusten ari. Sailkapenean ondo daude, puntuak lortzen dituzte, baina Calderoneko jendeak futbol ona ikusi nahi du eta, oraingoz behintzat, ez du lortu�.
Azken saioa Atzo nahiko saio lasaia egin ondoren indarberritze lana asteazkeneko titularrentzat eta bigarren taldearen aurkako partidatxoa gainerakoentzat, Osasunak gaurko lanaldia erabiliko du norgehiagoka prestatzeko, Tajonarren, goizeko hamar eta erdietatik aurrera.Bertan ikus daiteke Jose Angel Zigandak errotazioak sartzeko asmoa duen edo aurreko partidetako blokearekin jarraituko duen. Aldaketak egon, egongo dira, Javier Fla�o zigortuta baitago. Gainera, Enrique Corralesek ezin izan zuen atzo lan egin, eskuin orkatilan kolpea hartu baitu. Medikuek beste azterketa bat egingo diote gaur eta horren ondoren erabakiko dute andaluziarra jokatzeko prest egongo den.
Los rojiblancos esperan un partido diferente
MADRID El Atl�tico de Madrid se lame las heridas mientras piensa ya en su venganza ante un Osasuna que parece haberle tomado la medida. Los rojiblancos conf�an en que, con la rabia por su eliminaci�n, el apoyo de su p�blico y sin supuestas ayudas arbitrales a Osasuna lo que hay que oir, a la tercera vaya la vencida y ma�ana puedan saldar el choque sumando los tres puntos. Para empezar, Z� Castro ya augura �un partido diferente�, tanto porque �Osasuna jug� en casa� el mi�rcoles y all� �es un equipo fuerte�, como porque lo de ma�ana �es otra guerra� en la que los madrile�os no tienen intenci�n de despistarse. Claro que, para conseguirlo, deber�n mejorar algunos aspectos de su juego. Sobre todo, �tenemos que ser m�s s�lidos reconoce Z� Castro, pero eso se logra con el tiempo. Lo que no podemos hacer es volvernos locos. Tenemos que dejar de pensar ya en la Copa y centrarnos en la Liga. Demostrar que este vestuario es fuerte y est� preparado para todo, no s�lo para ganar. As� que ahora vamos a intentar hacer el mejor partido de la temporada; nos puede salir un d�a malo el s�bado, pero esperemos que nos salga el mejor d�a de todos�, dese�. En el plano f�sico, cabe destacar que Leo Franco sigue siendo duda para el choque, como consecuencia de la lesi�n muscular que le ha impedido disputar los tres �ltimos partidos. Como Jos� Angel Ziganda, Javier Aguirre tambi�n planific� ayer una t�pica sesi�n postpartido, con recuperaci�n para los titulares del mi�rcoles y mayor carga de trabajo para el resto. No trabaj� con el grupo Miguel de las Cuevas, que no acaba de recuperarse de su lesi�n y que ma�ana causar� baja, junto a Maxi Rodr�guez y Petrov.
|