GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2007-01-19
- Urrezko Aizkora
Olasagasti lehiatzeko moduan izango da, berriro min hartu badu ere
·Igeldoko aizkolaria hilaren amaieran agertuko da berriro ere lanerako prest

DONOSTIA

Joxemari Olasagastik ez du zorte handirik azkenaldian. Abenduaren 21ean min hartu zuen Azpeitian.Belaunean ebaki handia egin zuen, baina hortik osatu eta berriro ere agertzeko data jarrita zuenean, berriro ere min hartu du.

Olasagatik erorikoa izan du, eta saihetsean kolpe handia hartu du, eta horrek berriro ere zalantzak piztu ditu, baina Egur Sport enpresako antolatzaile Luixmari Bengoak Igeldokoa bertan izango den itxaropen osoa duela adierazi zion atzo GARAri: «Zorte txarra izan du.Berekin hitz egin dugu, eta oraindik astebete baino gehiago geratzen zaionez, itxaropentsu dago, eta gu ere bai. Azken orduko okerrik ez bada, bertan izango delakoan gaude», aitortu zuen antolatzaile nagusiak.

Izan ere, aste honetan bertan egin du egutegi berria Egur Sportek. Joan den astelehenean GARAk aurreratu zuen bezalaxe, Mindegia eta Senosian ez dira lehiaketa honetan arituko. Ezkurrako aizkolari beteranoa ez da oraindik osatu, eta badirudi luzerako duela lesioa. Beraz, multzo bat birekin bakarrik geratzen da. Horrela, bigarren multzoa saio bakar batean erabakiko da, eta bi aizkolariak finalerdietarako sailkatuta geratuko dira. Hala ere, lehen postua erabaki beharra dago.

Multzo honetako saioa urtarrilaren 26an jokatuko dute Gautegiz Arteagan. Lopez-Nazabal bikoa Olasagasti-Peñagarikano bikotearen aurka neurtuko da.

Horko irabazleek Arrospide eta Mugertzaren aurka neurtuko dituzte indarrak otsailaren 3an Dulantzin, eta hortik aterako da lehen bikote irabazlea. Bigarren finalerdia, berriz, otsailaren 12an izango da Espejon. Bertan, A multzoan lehen postuan geratu ziren Barberena eta Larretxea B multzoko saioko galtzaileen aurka neurtuko dira. Finala, otsailaren amaiera aldera izango da, beti bezala, Azpeitiko kiroldegian.

Urrezko Aizkoran, ordea, ez dira maila nagusikoak bakarrik ari, 23 urtez azpikoen lehiaketa ere ari baitira jokatzen, eta asteburu honetan hiru saio izango dira. Bata bihar bertan izango da Ubidean 20.00etatik aurrera.Bertan, Atutxa II.a eta Aldape Mugertza anaien aurka neurtuko dira. Bi biko horiek dira txapela janzteko faboritoetako batzuk. Iazko finala ere haiek jokatu zuten, eta dudarik gabe, saio ederra izango da. Iaz gipuzkoarrak atera ziren faborito, eta gaur ere horrela izango dira.

Beste bi saioak etzi jokatuko dituzte Doneztebeko pilotalekuan.Bertan, Alkizalete II.a eta Gorriti Xabier Mindegia eta Rodriguez II.aren aurka neurtuko dira. Azken horiek aterako dira faborito.

Bigarren saioan, berriz, Larretxea lehengusuek Erasun eta Rekondoren aurka neurtuko dituzte indarrak. Azken horiek ere txapela lortzeko faboritoen artean daude. Saio bat jokatuta daude, eta Asteasun itxura bikaina eman zuten. Saio hori irabazteko ere berak izango dira faborito.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La iniciativa social Milakabilaka reclamará que «hablen, hagan lo que deban y arreglen esto»
Euskal Herria
Bedouret:«Me preguntaron si conocía a Romano»
Kirolak
Mayo y Angoitia, dos genios que pedalean juntos
Kultura
Hamar euskal diskoetxek hartuko dute parte Canneseko MIDEMen
Kirolak
Hondarribia-Irunek aurrera egin du azken laurden ikaragarriari esker
Mundua
El norte de Europa padece el embate de una violenta tempestad
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss