GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2007-01-19
- Idi-probak
Uztarri askorekin jokatuko dituzte Berrizko idi-probak

DONOSTIA

Azken urte hauetako kopuru handienetakoa izango da aurtengo Berrizko probetan. Atzo iluntzean abiatu zen lehiaketa, eta astelehen gauera arte egunero izango dira probak.

Gaur, 22.00etatik aurrera jokatuko dituzte probak, eta Basoarteren, Artolaren, Solagurenen eta Lopategiren uztarriak izango dira. Bihar, aldiz, arratsaldean eta gauean izango dira saioak. 17.00etan eta 22.00etan, Ixamaren, Matxainen, Landazabalen, Illarretaren eta Andrakasen bina uztarri arituko dira. Etzi, 17.00etan eta 22.00etan hasiko dira probak, Letearen, Txertudiren, Ibañarrietaren, Laskiren, Zerainen eta Illarretaren idiekin.

Azken eguna izango da astelehena, eta egun horretan ere 17.00etan eta 22.00etan izango dira probak, Illarretaren, Balentiñeren, Txertudiren, Izetaren, Telleriaren eta Lopetegiren idiekin.

Gizon proban, Nabarnizen izango da lehiaketa etzi.Txapelketa ofizialez gain, lehiaketa egiten den herri bakarra da. Etzi, 12.00etan hasita, Satsibar eta Basaibar neurtuko dira. 17.00etatik aurrera, berriz, Altzola, Ur pe, Ormaetxea eta Goenaga.

Asto-probetan, Intxaustiren astoak irabazi ditu amaitu berri diren Mendatako probak. 73 untze eta 2,20 metro egin ditu. Maiora elkartearena sailkatu da bigarren.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La iniciativa social Milakabilaka reclamará que «hablen, hagan lo que deban y arreglen esto»
Euskal Herria
Bedouret:«Me preguntaron si conocía a Romano»
Kirolak
Mayo y Angoitia, dos genios que pedalean juntos
Kultura
Hamar euskal diskoetxek hartuko dute parte Canneseko MIDEMen
Kirolak
Hondarribia-Irunek aurrera egin du azken laurden ikaragarriari esker
Mundua
El norte de Europa padece el embate de una violenta tempestad
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss