GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2007-01-19
- Binakako Txapelketa
Leitza eta Zearrak hirugarren garaipena nahi dute Mungian
·Lortuz gero, Irujo ekidingo lukete ziur asko final-laurdenetan

DONOSTIA

Leitzak eta Zearrak ligaxkako hirugarren garaipena eskuratu nahi dute gaur Mungian (22.15, ETB1) Titin eta Lasaren kontra. Asegarcekoek oso irudi ona eman dute lehen bi jardunaldietan, baina Aspekoek orain artean aurrean izan duten bikote indartsuena osatzen dute. Sariak ­irabaziz gero Irujo ekidingo lukete ziur asko final-laurdenetan­ eta etxean jokatzeak bizkaitarren aukerak areagotu baino ez dituzte egiten.

Jokoan jarriko dituzten pilotei ere erreparatu beharko diegu. Titini eta Lasari motelegiak iruditu zitzaizkien Mungiako pilotalekuan luzera kontuan hartuta eta neurketa gehiegi luzatu daitekela aipatu zuten. Horrek biko beteranoari kalte egin lekioke, baina horiek ere oso motibatuta aterako dira astelehenean Tolosan erakutsi zuten maila eskasa hobetzeko gogoz.

Laskurainen erakustaldia

Aritz Laskurainek erakustaldi aparta eman zuen atzo Mungiako sanantontxuetan. Soraluzekoak eta Capellanek 22 eta 19 menderatu zituzten Berasaluze IX.a eta Barriola gorabehera askoko norgehiagokan. Herviasko aurrelariaren eskutik, gorriak 18-10 aurreratu ziren, baina Asier motz sakatzen hasi bezain laster, markagailua berdindu zen. Bizkaitarraren huts batek 19-17koa ahalbidetu zuen eta Laskurainen pilotakada eder batek itxi zuen partida.

Azpeitiko maratoia oraindik ere gogoan

Olaizola I-Beloki (104,2, 103,8 eta 104,7 gr.) eta Chafee-Eulate (102,8, 102,7 eta 103,8) bikoteek Punpako pilotak hautatu zituzten Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Askok gogoan izango dute oraindik Asier eta Patxi Ruizek Agirre eta Goñi III.aren kontra 1452 pilotakada jo zituztela 2002ko txapelketan.

Gora egin nahi duten bi bikote Bergaran

Gonzalez-Pascual (104,3, 103,7 eta 104,7 gr.) eta Koka-Otxandorena (102,6, 104,6 eta 102,5 gr.) Bergarako Udal Pilotalekuan bildu ziren igandeko partidara begira. Biek neurketa bana irabazi dute eta sailkapenean gora egiteko asmoz dabiltza. Aspekoek Cipriko bi pilota hautatu zituzten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La iniciativa social Milakabilaka reclamará que «hablen, hagan lo que deban y arreglen esto»
Euskal Herria
Bedouret:«Me preguntaron si conocía a Romano»
Kirolak
Mayo y Angoitia, dos genios que pedalean juntos
Kultura
Hamar euskal diskoetxek hartuko dute parte Canneseko MIDEMen
Kirolak
Hondarribia-Irunek aurrera egin du azken laurden ikaragarriari esker
Mundua
El norte de Europa padece el embate de una violenta tempestad
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss