GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2007-01-19
Korta: «Gazteei irakasteak Kontxa irabazteak adina ilusio egiten dit»

DONOSTIA

Isuntza Arraun Taldeak atzo goizean aurkeztu zuen ofizialki Jose Luis Korta Bizkaiko traineruaren kirol aholkulari moduan. Aurkezpenean, Ortzaikako prestatzaile beteranoarekin batera, Santi Zumaran elkarteko presidentea eta Josu Aboitiz entrenatzailea egon ziren. Gipuzkoarraren hitzetan, Lekeitioko gazteekin lan egin eta haiei irakasteak «Kontxa irabazteak adina ilusio» egiten dio.

«Ilusioz beteta nago erronka berri honekin. Jende gazte asko dago Lekeition, eta ahal dudan guztian laguntzen saiatuko naiz. Batzuen ustez asko jakingo dut; eta besteentzat, berriz, gutxi, baina dakidan guztia arraunlariei laguntzeko erabiliko dut», esan zuen.

Zumaran presidenteak onartu zuenez, Isuntzak apustu garbia egin du trainerua berriz ere TKE Ligan sar dadin, eta Korta fitxatzea helburu horren baitan ulertu behar da. «Gazte asko dauzkagu, datorren urtean ere hamaika jubenil igotzeko moduan egongo dira, eta horiekin lan egiteko arrauna ongi ezagutzen duen gizon bat behar genuen», adierazi zuen bizkaitarrak.

Jaitsierak

Bestalde, traineruen jaitsiera denboraldia ere laster hasiko da. Lehen hitzordua Plentzian izango da 12.00etan eta, oraingoz, bederatzi ontzik eman dute izena: Arkote (3), Kaiku, Portugalete, Deusto, Raspas, Astillero, Laredo eta Castropol. Bigarren proba Hondarribian jokatuko dute otsailaren 3an. Taldeak hauek dira: Hondarribia (2), Castro (2), Orio (2), Astillero, Pasai Donibane, San Pedro, Getaria eta Getxo. Litekeena da Zarautzek eta Kataluniatik etorritako ontziren batek ere jaitsieran parte hartzea.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La iniciativa social Milakabilaka reclamará que «hablen, hagan lo que deban y arreglen esto»
Euskal Herria
Bedouret:«Me preguntaron si conocía a Romano»
Kirolak
Mayo y Angoitia, dos genios que pedalean juntos
Kultura
Hamar euskal diskoetxek hartuko dute parte Canneseko MIDEMen
Kirolak
Hondarribia-Irunek aurrera egin du azken laurden ikaragarriari esker
Mundua
El norte de Europa padece el embate de una violenta tempestad
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss