GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2007-01-24
Jazzaldirako tokiko taldeen hautatze prozesua, azkenetan
Hastera doa dagoeneko 42. Heineken Jazzaldirako tokiko taldeak hautatzeko prozesuaren azken fasea. Horren harira, programan parte hartu nahi duten tokiko hamabost taldeek beren kalitatea zuzenean erakusteko beta izango dute, hilaren 26tik aurrera Donostiako hainbat lokaletan emanaldiak egingo dituzte-eta.

DONOSTIA

42. Heineken Jazzaldia dugu aurtengoa. Arduradunek atzo prentsaurrekoa eman zuten Donostian ekimenaren gaineko azken berritasunen berri emateko, eta ostiraletik aurrera izango diren kontzertuak nabarmendu zituzten.

Hain zuzen ere, Jazzaldiaren programan parte hartu nahi duten tokiko hamabost taldeak izango dira hiriburuko hainbat lokaletan joko dutenak. Ostiral honetatik aurrera, beraz, beren kalitatea eta trebezia zuzenean erakusteko aukera izango dute bertaratzen diren ikus-entzuleen zein Jazzaldiaren Batzorde Antolatzaileko kideen aurrean. Azken horiek hautatuko dituzte gero talde horietako hamar, musikarien maila artistikoa eta entzuleriaren erantzuna kontuan hartuta.

Kontzertuak Forum FNACen, Altxerrin, Brankan ­iazko hautaketa prozesuko agertoki izan ziren hirurak­ eta Victoria Eugenia Antzoki zaharberrituko Klubean eskainiko dituzte, guztiak ere doan. Arduradunek adierazi bezala, euskal jazz taldeen artean hautaketa prozesua egiteko ekimena iaz hasi zen. Eta, lortutako «arrakasta handia» aintzat hartuta, aurten errepikatzea erabaki dute. Orotara, 38 talde aurkeztu dira, eta batzorde antolatzaileak horietako hamabost talde aukeratu ditu, aurrez bidalitako maketak «arreta osoz entzun ondoren».

Lehiaketa izaerarik gabe

Nolanahi ere, hautaketa prozesu honetan parte hartzeak ez du lehiaketa izaerarik, inolaz ere. Arduradunen esanetan, prozesuaren helburu bakarra 42. Heineken Jazzaldian parte hartuko duten tokiko taldeak aukeratzea da-eta.

Filosofia horri helduta, beraz, Five´s Hot Project taldea izango da lehenengoa oholtzara igotzen. Ostiralean 20.00etan izango da hori, Forum FNACen. Hilabete honetan bertan, baina 31n, bestetik, Stay Blues-ek ere joko du, Altxerrin (20.30).

Hauek dira, emanaldien daten arabera, arituko diren besteak: Karma Quintet, otsailaren 16an Forum FNACen; Carlos Bernal Trio, otsailaren 22an Brankan ; The Cherry Boppers, otsailaren 28an Altxerrin; Dynamic Trio, martxoaren 8an Brankan ; The Heckler, martxoaren 12an Forum FNACen; Groove Box, martxoaren 15ean Victoria Eugeniako Klubean; El Eje, martxoaren 20an, Forum FNACen; Jamix, apirilaren 3an V.E.-ko Klubean; Ivan San Miguel Sextet, apirilaren 16an V. E.-ko Klubean; Gasteiz Big Band, apirilaren 26an V.E.-ko Klubean; Jeronimo Martin Trio, maiatzaren 2an Altxerrin; Organik´s, maiatzaren 4an Forum FNACen; eta Big Band Escuela Municipal, maiatzaren 10ean V.E. Antzokiko Klubean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Parecía que los forales querían hacer una demostración de fuerza en ‘lo viejo’ de Iruñea»
Euskal Herria
La AN anuncia una decisión sobre De Juana hoy tras el informe médico que alerta del riesgo de muerte
Mundua
La UE subraya que Kosovo no debe sentar precedente para otros conflictos
Kultura
«Aho zabalik» uzteko moduko Bertso Eguna antolatu dute
Kultura
«Eramos pocos», de Borja Cobeaga, disputará el Oscar al mejor cortometraje
Kirolak
«Con todo lo malo, si ganamos el domingo estamos a tres puntos»
Jendartea
El primer temporal invernal viste de blanco gran parte del país
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss