GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2007-01-24
Monika Etxebarriak eta Fernando Reyk irabazi dute Jokin Zaitegi itzulpen saria
·Kutxak ematen duen 9.000 euroko saria jasoko dute liburua 2007ko Durangoko Azokarako itzultzeko

BILBO

20. Jokin Zaitegi ItzulpenSariketako garaileak ­2006ko Nobel sariduna euskaratzeko beka eman behar zuena­ erabaki berri dituzte, eta Luis Berrizbeitiak, Aingeru Epaltzak eta Itziak Otegik osaturiko epaimahaiak, aurkeztutako proiektu oro aztertu ostean, Monika Etxebarriaren eta Fernando Reyren lana saritzea erabaki du.

Horiek hala, Orhan Pamuk Istanbulgo idazlearen eleberri ezagunena euskaraz irakurri ahal izango da Elkarren eskutik. “Kar” (elurra) egun Turkia erdibitzen duten auzi nagusiak aztertzen dituen lana da: laizismoaren eta islamismoaren arteko tenka, kurduen zapalketa.

Arrasateko AED euskara elkarteak aspaldidanik antolatzen duen sariketa 2002an itxuraldatu zuten. Hala, urtero Literaturako Nobel saria irabazten duen idazlearen obra bat itzularazten dute orain. Kalean daude Imre Kertesz hungariarraren “Zoririk ez”, Urtzi Urrutikoetxeak euskaratua; J.M. Coetzee-ren “Lotsaizuna”, Oskar Aranak euskaratua; eta Harold Pinter-en antzerki lanak, Iñigo Errastik itzuliak.

Monika Etxebarria (Deustu, 1963) eta Fernando Rey (Iruñea, 1961) Nafarroako Gobernuko itzultzaileak dira, eta eskarmentu handia dute literatur itzulpenean. Lehenak Sartre euskaratu du, eta Reyk, adibidez, Hrabal eta Jan Neruda.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Parecía que los forales querían hacer una demostración de fuerza en ‘lo viejo’ de Iruñea»
Euskal Herria
La AN anuncia una decisión sobre De Juana hoy tras el informe médico que alerta del riesgo de muerte
Mundua
La UE subraya que Kosovo no debe sentar precedente para otros conflictos
Kultura
«Aho zabalik» uzteko moduko Bertso Eguna antolatu dute
Kultura
«Eramos pocos», de Borja Cobeaga, disputará el Oscar al mejor cortometraje
Kirolak
«Con todo lo malo, si ganamos el domingo estamos a tres puntos»
Jendartea
El primer temporal invernal viste de blanco gran parte del país
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss