GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2007-01-24
Euskal taldeen lanak itxaropen handia sortu du
·Amurrio da okerren dabilena, eta mailari eusteko aukera hamar puntura dauka

DONOSTIA

Bigarren B Mailan euskal taldeak denboraldi honetan egiten ari diren lanak zerikusi gutxi dauka joan den urtekoarekin. Iaz euskaldunak ongi ikusteko atzeko postuetatik hasi behar zen begira, eta aurten alderantziz gertatzen da. Iaz bost euskal taldek galdu zuten maila, eta batek, Amurriok, kanporaketa jokatu behar izan zuen Bigarren B mailan jarraitu ahal izateko.

Eibar da aurtengo berritasun nagusia. 1987-1988ko denboraldian egon zen azkeneko aldiz maila horretan, eta ordutik Bigarren Mailan aritu ostean, aurten berriro ere hemen da, nahiz eta urte honetarako bakarrik izatea espero duten denek.

Hala ere, gorri-urdinak maila honetan egoteak erakargarritasuna areagotu du, eta hori talde guztiek onartzen dute, maila honetako talderik onena dela onartzen duten bezalaxe. Horretaz guztiaz eibartarrak ere ohartu dira: «Ez dakit zer gertatzen den, baina gure aurka ari diren talde guztiek indar berezi bat erakusten dute. Badirudi denek gure aurka jokatu eta irabazi nahi dutela», esan zuen Manix Mandiola entrenatzaileak igandeko partidaren ostean.

Gorri-urdinak denboraldi ona ari dira egiten, eta bigarren postuan daude, igoera fasea jokatzeko postuetan, eta zaila izango da Mandiolak zuzentzen duen taldea hortik kanpo geratzea.

Iazkoarekin zerikusi gutxi duen denboraldia egiten ari den beste taldea Barakaldo da. Iaz doi-doi eutsi zion mailari, baina aurten berriro ere igoera fasea jokatu nahi du. Lehen ere makina bat ahalegin egin ditu, eta aurten asmo horretarako egin dute taldea eta hirugarren postuan daude.

Real Union da BigarrenMailara igo nahi duen beste talde euskalduna. Irundarrentzat urte bakoitiak izaten omena dira onak, eta aurten ez omen dute hutsik egingo. 2003an esku-eskura zuten igoerak ihes egin zien etxean, eta orain dela bi urte ere gauza bera gertatu zitzaien. Hirugarren aukera aurtengoa izango omen da, eta ez dutela hutsik egingo diote. Oraingoz laugarren daude, eta denboraldia hor amaituko balute igoera fasean izango lirateke Zubillagaren mutilak.

Orain arteko ezusterik gozoenetakoa Lemona taldea izan da. Bizkaitarrek apur bat behera egin dute azkeneko partidetan, baina sailkapeneko goialdean jarraitzen dute, eta askotan izan dira lehenengo lauretan sartuta ere. Dena dela, kontuz ibili beharreko maila da hau, oso tarte txikia baitago taldeen artean, eta bizpahiru partida jarraian irabazita goiko postuetan jartzea erraza den bezalaxe, erraza da galdu ondoren behekoetan jartzea.

Sestao ere denboraldi ona ari da egiten. Bizkaitarrak aurten igo dira, eta mailari eusteko asmoarekin ekin diote urteari, eta horretan ari dira. Sailkapeneko erdialdean daude, eta garaipen garrantzitsuak ere lortu dituzte etxean, besteak beste, Eibar menderatzea ere lortu baitzuten. Orain, ordea, lehen itzuliko lan horri eutsi behar diote. Ez dute ahaztu orain dela bi urte gertatu zitzaiena. Orduan lehen itzuli ona egin zuten, aurtengoaren modukoa, baina bigarren itzuli eskas baten ostean, Hirugarren Mailara jaitsi ziren.

Aurtengo denboraldiko talderik eskasena Amurrio da. Iaz kanporaketa jokatu behar izan zuen mailari eusteko, baina aurten hori lortzea ere oso zaila izango du. Sailkapeneko azkeneko postuan dago, eta salbazioa hamar puntura du. Gutxienez kanporaketa jokatzeko aukera, berriz, bederatzira. Arabarrak mailari eusteko asmotan atera dira, baina ez dute asmatu. Mailako talderik eskasenetakoa dela argi eta garbi erakutsi dute, eta zenbakiek ez dute inor engainatzen, bi partida besterik ez baitituzte irabazi, eta ez da kasualitatea

Beraz, eta orokorrean, denboraldia ona izan da orain arte, nahiz eta Liga oraindik luzea den. Dena dela, euskal talderen bat aurten Bigarren Mailara igoko delako zalantzarik ez dago.



Bigarren taldeak ere lan txukuna ari dira egiten
J.L.

DONOSTIA

Realaren, Athleticen eta Osasunaren bigarren taldeek ere lan txukuna egin dute, nahiz eta jaitsierako postuak gertuegi dituzten. Hiru taldeek, ordea, jokalari oso gazteak dituzte, baina garbi dago Bigarren B Maila oso zaila dela jokalari gazte horientzat.

Hiruretan ongien dabilen taldea Reala da. Iazko denboraldi bikainaren ostean, taldea erabat berritu dute, eta Ligari tamaina hartzea asko kostatu zitzaien. Gero, garaipenak jarraian etorri ziren, eta igoera faseko postuetara gerturatu ere egin ziren, baina berriro ere beherakada bat izan eta hamabigarren postuan daude orain.

Athleticen ere Realaren istorio bera izan dute, iazko jokalariak asko joan dira, eta Hirugarren Mailatik-eta oso gazteak etorri dira. Liga zail honetan nahiko lan dute gazte horiek, eta beheko postuetatik nahiko gertu ibili arren, lana ez dira gaizki egiten ari.

Hiruretan okerren dabilen taldea da Osasuna. Iruindarrak, gainera, aurreko urteetan bezalaxe, hirugarren multzoan ari dira, eta berak dira aurten euskal talde bakarra multzo horretan. Horiek ere taldea eraberritu behar izan dute, eta larri dabiltza. Jaitsierako postuetan ere behin baino gehiagotan izan dira, eta orain promozioko postuan daude. Lan handia egin beharko dute mailari eusteko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Parecía que los forales querían hacer una demostración de fuerza en ‘lo viejo’ de Iruñea»
Euskal Herria
La AN anuncia una decisión sobre De Juana hoy tras el informe médico que alerta del riesgo de muerte
Mundua
La UE subraya que Kosovo no debe sentar precedente para otros conflictos
Kultura
«Aho zabalik» uzteko moduko Bertso Eguna antolatu dute
Kultura
«Eramos pocos», de Borja Cobeaga, disputará el Oscar al mejor cortometraje
Kirolak
«Con todo lo malo, si ganamos el domingo estamos a tres puntos»
Jendartea
El primer temporal invernal viste de blanco gran parte del país
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss