GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > BALONCESTO 2007-01-24
- Bruesa
«Mula»ren fitxatzea eten egin da

Arnaitz GORRITI

DONOSTIA

Atzo goizean aurkeztu behar zuen Bruesa GBCk azkeneko fitxatzea; Damir Mulaomerovic joko antolatzaile kroaziarra, hain zuzen.

Alabaina, oraingoz fitxatze hori eten egin da, Olympiacoseko jokalari ohiak eskuin hankako soleoan ­bikiaren inguruan dagoen giharra­ duen edema dela-eta.

Donostiako taldeko kirol arduradun German Ceak honakoa adierazi zuen: «Atzo ­herenegun­ iritsi zen Mulaomerovic Donostiara, duela hamar bat egun Olympiacosekin azkenengo partida jokatu eta gero. Orduan sentitu omen zuen aurrenekoz min hura».

«Gugana iritsi bezain laster eskuin hankan mina sentitzen zuela aitortu zigun eta gure mediku zerbitzuetako buru Agustin Alvarezen bitartez, Poliklinikan erresonantzia egin eta soleoan giharreko edema hori azaldu zen», azaldu zuen Ceak.

«Lesioa gainditzeko aste batzuk ­hiruzpalau uste dute, baina ez zuen zehaztu­ beharko ditu jokalariak. Ondorioz, Mulaomerovic-en kontratazioa mementoz geratzea erabaki dugu», esan zuen.

Kazetarien galderei erantzun aurretik, Ceak Mulaomerovic-en «zintzotasuna» eskertu eta, bestalde, Donostiako taldea jokalariaren etorkizuna erabakitzeko agenteekin bilduko dela adierazi zuen.

Bestalde, Bruesa GBCk mediku asistentzia eskaini dio Mulaomerovici. «Horrek ez du esan nahi osatzen denean kontratua egingo dugunik», jakinarazi zuen Ceak. «Hura kontratatzea oraindik ere posible da, ez uneotan, ordea. Dena delako erabakia bere eboluzioaren baitan dago, baina ezin dugu min hartutako jokalari bat fitxatu», amaitu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Parecía que los forales querían hacer una demostración de fuerza en ‘lo viejo’ de Iruñea»
Euskal Herria
La AN anuncia una decisión sobre De Juana hoy tras el informe médico que alerta del riesgo de muerte
Mundua
La UE subraya que Kosovo no debe sentar precedente para otros conflictos
Kultura
«Aho zabalik» uzteko moduko Bertso Eguna antolatu dute
Kultura
«Eramos pocos», de Borja Cobeaga, disputará el Oscar al mejor cortometraje
Kirolak
«Con todo lo malo, si ganamos el domingo estamos a tres puntos»
Jendartea
El primer temporal invernal viste de blanco gran parte del país
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss