GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2007-01-24
- Sokatira
Euskaldunak goi mailan aritu dira Herbehereetan
·Abadiñok urrezko bi domina eta zilarrezko bat lortu ditu, eta Badaiotzek bi urrezko

DONOSTIA

Joan den asteburuan Herbehereetan izan ziren euskal taldeak, han antolatu duten nazioarteko lehiaketa bat joka- tzen. Euskal Herritik kanpo egiten den saio bakarra jokatu ahal izango dute euskal taldeek, lehiaketa ofizialetan ezin baitira aritu, estatu frantses edo espainolaren izenean aritzen ez badira behintzat.

Euskaldunek aukera horri aspaldi uko egin ziotenez, ez ziren kanpotarrekin lehiatzen, eta garbi ikusi da berriro ere goma gainean mailarik gorenean dabiltzala. Euskaldunez gain, Ingalaterrakoak, Irlandakoak eta Belgikakoak ere han izan ziren, eta lau urrezko domina eskuratuta itzuli dira.

Mutiletan garbi zegoen Abadiñok aukerak izan zitzakeela, Euskal Herrian ere bera baita nagusi, eta berdeek ez zuten hutsik egin, 560 eta 600 kilotan urrea lortu baitzuten. Gainera, 640 kilotan zilarrezko domina jantzi zuten.

Nesketan zalantza gehiago zeuden. Badaiotzek talde handia dauka, baina orain arte ez dira lehiatu, Euskal Herrian Federazioarekin izandako gorabehera batzuk direla medio. Arabarrek, ordea lan handia egin zuten, eta urrezko domina jantzi zuten 520 eta 560 kilotan.

Baina bi horiek ez ziren Herbehereetara joan ziren talde bakarrak izan, gainerakoek ere ez baitzuten lan txarra egin. Auzolan nahiko itxuroso aritu zen, eta besteak ere ez ziren gaizki aritu, nahiz eta lehenengo helburua eskarmentua hartu eta kanpotarrekin lehiatzea zen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Parecía que los forales querían hacer una demostración de fuerza en ‘lo viejo’ de Iruñea»
Euskal Herria
La AN anuncia una decisión sobre De Juana hoy tras el informe médico que alerta del riesgo de muerte
Mundua
La UE subraya que Kosovo no debe sentar precedente para otros conflictos
Kultura
«Aho zabalik» uzteko moduko Bertso Eguna antolatu dute
Kultura
«Eramos pocos», de Borja Cobeaga, disputará el Oscar al mejor cortometraje
Kirolak
«Con todo lo malo, si ganamos el domingo estamos a tres puntos»
Jendartea
El primer temporal invernal viste de blanco gran parte del país
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss