GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2007-01-24
- Binakako Txapelketa
Bengoetxea VI: «Pixkanaka gorantz goaz, nahiz eta hiru partidak galdu»
·Leitzakoak eskuina minduta dauka eta igandean jokatzea espero duen arren, zalantzak ditu

Jon ORMAZABAL

GASTEIZ

Aditu gehienak txapelketan gauza handiak egiteko moduan zirela esatean bat etorri ziren arren, Oinatz Bengoetxeak eta Patxi Ruizek osatutakoa da aurtengo binakakoan partidarik irabazi ezin izan duen bikote bakarra. Atzelaria ez da espero bezainbeste nagusitu eta aurrelariak arazo dezente izan ditu eskuarekin. Hala ere, lehiaketa sistema bitxi honi esker, txapela eskuratzeko gainerako guztiek adina aukera dituzte eta Leitzako pilotariak itxaropentsu begiratzen dio etorkizunari.

Bengoetxea VI.ak ez zion GARAri ezkutatu ez dituztela hasierako helburuak erabat bete. Batez ere Chafeeren eta Eulateren aurka galdutako partidan emandako mailarekin kritiko samar agertu zen, baina hala ere, egunak aurrera joan ahala, hobeto ari direla uste du. «Nik uste dut pixkanaka gorantz goazela nahiz eta hiru partidak galdu. Uste dut gero eta joko hobearekin ari garela eta espero dugu igandean partida on bat egitea eta ea puntu onean heltzen garen kanporaketara».

Izan ere, aurtengo txapelketa bereziki luzea da eta lehen fase horretan egindakoa bigarren mailan gera liteke partida benetan garrantzitsuak heltzean punturik onenean helduz gero. «Askotan gertatu izan da hasieran oso ondo ibili eta gero kanporaketetan horren ondo ez ibiltzea, baina ez dut uste garrantzi handirik daukanik. Garrantzitsuena gero dator, dudarik gabe, oraingoak lehen kanporaketan zeinen aurka jokatu behar dugun jakiteko balio du, baina nik uste dut gero eman behar dela benetako maila», azaldu zuen Leitzako aurrelari biziak.

Gauzak horrela, Martinez de Irujoren eta Goñi III.aren aurka jokatzea saihestea da Asegarceko pilotarien helburua eta horretarako igandean Gonzalez-Pascual bikote arriskutsuari irabazi beharko diote. «Pixka bat beti begiratzen zaio Irujoren aurka ez jokatzeari, horregatik ez dugu azkenak geratu nahi, baina azken finean, finalera heldu edo txapelketa irabazteko denen aurka jokatu behar da eta ez dugu inori beldur izan behar. Saiatuko gara igandean irabazten eta hirugarren postu hori lortzen, baina laugarren geratzen bagara ere, kanporaketan ez gara inoren beldur», aitortu zuen.

Oraintxe, eskuineko eskua erabat osatzeak ematen dio buruhausterik gehien aurrelari nafarrari. Zeanurin jokatutako partidan kaltetu zitzaion eskuina Bengoetxea VI.ari eta, larunbatean Labriten jokatzeko moduan jarri zitzaion arren, berriro mindu zitzaion. «Pentsatzen dut iganderako sendatuko zaidala, baina orain nahiko izorratuta daukat eta beste masaje sesio baten ondoren espero dut goxatuko zaidala. Oraindik ez dakit ziur igandean jokatzerik izando dudan».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Parecía que los forales querían hacer una demostración de fuerza en ‘lo viejo’ de Iruñea»
Euskal Herria
La AN anuncia una decisión sobre De Juana hoy tras el informe médico que alerta del riesgo de muerte
Mundua
La UE subraya que Kosovo no debe sentar precedente para otros conflictos
Kultura
«Aho zabalik» uzteko moduko Bertso Eguna antolatu dute
Kultura
«Eramos pocos», de Borja Cobeaga, disputará el Oscar al mejor cortometraje
Kirolak
«Con todo lo malo, si ganamos el domingo estamos a tres puntos»
Jendartea
El primer temporal invernal viste de blanco gran parte del país
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss