GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2007-01-24
Abadian zuhaitzak kimatzeko gonbidapena
·Hendaiako Abadiako eremuak urte osoan behar izaten du boluntarioen laguntza

Abadiako eremura heldu den ostiralean eta larunbatean zuhaitzak inaustera joateko gonbidapena zabaldu dute. Kostaldea eta baratzea zaintzeko tokia ere bada Abadia. Euskal Herriko bertako sagarrondo eta gereziondoz osaturiko zuhaiztiak udaberrirako prestatzeko unea heldu da.

HENDAIA

«Bisitariak, eremuaren itzuli gidatua egitera etortzen direnean, hemen egiten dugun lanarekin miretsita gelditzen dira, eta askotan galdetzen digute zerbaitetan lagundu dezaketen. Horregatik egiten dizkiegu boluntarioei deialdiak», azaldu zuen Abadia eremuko Kostaldeko Zaintzako zuzendari Ganix Gabrieres-ek. «Horretaz gain, esku askorekin gutxirekin baino arinago egiten da lan», gehitu zuen Gabrieres-ek irribarrea aurpegian.

Abadiako eremuak urte guztian behar izaten du boluntarioen laguntza, urtaro eta garai bakoitzak bere lanak baititu. Udan, itsasarteak garbitzera joaten dira haur eta helduak; udazkenean, sagarrak biltzera; eta otsailaren bukaeran, atzerritik etorritako landare erasotzaileen kontrako kanpaina eginen dute, eremuko landaredia babeste aldera.

Zuhaitzak kimatzera beste deialdietara baino jende gutxiago joaten dela adierazi zuen Ganix Gabrieres-ek: «Udan jendea libreago egoten da, eta, batez ere, kostaldea garbia izan nahi dute, horregatik jende asko etortzen da itsasarteak garbitzera. Sagarrak biltzeak ere badu xarma, eta talde politak elkartzen dira», azaldu zuen. Heldu den hilabetean, landare txarrak kentzeko deialdia eginen dute, eta hari buruz Gabrieres-ek esan zuen: «Jendea gero eta kontzientziatuago dago gure landareei erasotzen dieten atzerriko landareekin, horregatik jende nahiko etorriko dela espero dugu».

Zuhaitzak kimatzeko garaia heldu da, eta horretarako laguntza eskatzen dute baratzea zaintzeaz arduratzen diren lagunek. Joan nahi dutenei lehenagotik izena emateko eskatzen diete, Abadiako eremura deituta edo abbadiahendaye.com helbidera idatzita.

Jende guztiak lagun dezakeela esan zuen eremua zaintzeaz arduratzen den egiturako zuzendariak: «Kimatzen dakitenak lan horretan arituko dira, baina ez dakitenek ere zeregina izanen dute zuhaitzak zuzentzen, etiketak jartzen edo arbolei babesak jartzen».

Lanean aritzeko botak eta eskularru gogorrak eramatea gomendatzen dute. Ordubetez, egun erdiz edo tarte txikiagoan lagundu daiteke.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Parecía que los forales querían hacer una demostración de fuerza en ‘lo viejo’ de Iruñea»
Euskal Herria
La AN anuncia una decisión sobre De Juana hoy tras el informe médico que alerta del riesgo de muerte
Mundua
La UE subraya que Kosovo no debe sentar precedente para otros conflictos
Kultura
«Aho zabalik» uzteko moduko Bertso Eguna antolatu dute
Kultura
«Eramos pocos», de Borja Cobeaga, disputará el Oscar al mejor cortometraje
Kirolak
«Con todo lo malo, si ganamos el domingo estamos a tres puntos»
Jendartea
El primer temporal invernal viste de blanco gran parte del país
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss