GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-24
Etxerat: «Bakoitzak bere harria ekarri behar du presoen eskubideen alde»
Hileko azken ostiraletan presoen eskubideak aldarrikatzen urteak daramatzaten arren, ekimenaren garrantzia nabarmendu zuen Etxerat-ek, atzo, Baionan, hainbat taldetako ordezkariak alboan zituela. Bi estatuek erabiltzen dituzten «neurri krudel planifikatu horiek» indargabetu ditzaten, bakoitzak bere ahalegina egin behar duela adierazi zuten. Hurrengo egunean, larunbata, Filipe Bidarten askatasuna eskatzeko egingo duten manifestaziora ere dei egin zuten.

BAIONA

Anai Artea, Askatasuna, AC-Pays Basque, Euskal Herria Zuzenean, Segi, Demoak, Lapurtarren Biltzarra eta Justice pour la Palestine elkarte eta taldeen babesarekin, Etxerat-eko kide Maialen Ithurriak azken ostiraletako elkarretaratzeen garrantzia nabarmendu zuen atzo, Baionan.

Ekimena egiten hasi zirenetik urteak igaro baldin badira ere, euskal presoen eskubideak babestea «denen erantzukizuna dela eta bakoitzak bere harria ekarri behar duela» adierazi zuen. Ostiraletako elkarretaratzeek, besteren artean, horretarako aukera ematen dutela gogorarazi zuen.

«Euskal presoak Euskal Herrira» hasierako leloari beste aldarrikapenak atxikitzen joan zaizkiola azaldu zuen Etxerat-eko ordezkariak. Hala, presoei estatus politikoa aitortzea euren eskubideen alde egiteko oso baliagarria dela uste du Ithurriak:«Maleruski, azken urteetan, gure senideen egoerak eta, hortaz, geureak ere, okerrera egin du». Iñaki de Juanarekin, Unai Parotekin edota Filipe Bidartekin gertatzen ari dena jarri zituen, besteren artean, okertze horren adibidetzat.

Ez zuen ahantzi sakabanaketak, bakartzeak eta urruntasunak dituzten ondorioak ­baita familiengan ere­ aipatzea eta «neurri krudel horiek guztiak planifikatuak eta legearen eta giza eskubideen kontrakoak» direla salatu zuen.

Hitzorduak

Ostiralean, Hendaiakoak Urruñakoekin elkartuko dira Urruñako plazan, 19.00etan, eta, bide batez, Lurdes Urdanpilletari ongietorria egingo diote. Bixintxoak direla-eta, Donibane Lohizunen ordez, Ziburuko plazan egingo dute ordu berean. Gainerakoak ohiko toki eta orduetan izango dira (Baionako Bost kantoietan, Sarako plazan, Senpereko plazan, Biarrizko Clemenceau plazan, Azkaineko zubi parean, Uztaritzeko Hiribeheren, Donibane Garaziko herriko etxean eta Angeluko Quintau plaza inguruan).

Bestalde, datorren larunbatean Filipe Bidart preso baigorriarra aska dezatela eskatzeko Baionan, arratsaldeko hiruretan, Saint Andre plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzera dei egin zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Parecía que los forales querían hacer una demostración de fuerza en ‘lo viejo’ de Iruñea»
Euskal Herria
La AN anuncia una decisión sobre De Juana hoy tras el informe médico que alerta del riesgo de muerte
Mundua
La UE subraya que Kosovo no debe sentar precedente para otros conflictos
Kultura
«Aho zabalik» uzteko moduko Bertso Eguna antolatu dute
Kultura
«Eramos pocos», de Borja Cobeaga, disputará el Oscar al mejor cortometraje
Kirolak
«Con todo lo malo, si ganamos el domingo estamos a tres puntos»
Jendartea
El primer temporal invernal viste de blanco gran parte del país
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss