GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-24
Baztarrikak «urduritasuna» egotzi dio Kontseiluari ziurtagirien aferaren harira
Lan-Hitz programaren barruan eman na- hi dituen ziurtagirien bidez, Lakuak berriro ere Kontseilua aspalditik egiten ari den lana «bikoiztu nahi» duela salatu zuten herenegun euskararen aldeko eragileek. Polemikari heldu dio Lakuak: Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ukatu egin du hori horrela denik eta orokorrean «deigarri eta tamalgarritzat» jo du bere ekimenen aurrean Kontseiluak azaldu duen «kritika eta urduritasuna». Elkarlanerako prest direla esan du.

GASTEIZ

Duela hilabete batzuk Behatokiaren Euskararen Telefonoaren antzeko ekimena abiatu zuen Lakuak: Elebide zerbitzua. Orain, euskararen erabilera ebaluatzeko ziurtagiriak ezarriko dituela iragarri du, antza, Kontseiluko Bai Euskarari ziurtagirien ideiari jarraituz. Polemika sortu da, ondorioz, bi erakundeen artean. Kontseiluak kezka agertu zuen astelehe- nean, eta horri erantzuna eman dio Patxi Baztarrika buru duen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak.

Ziurtatu duenez, bere jarduna «ez doa ez inoren ez ezeren aurka, euskararen alde baizik». Ildo horretatik, Lakuak 1991n «lan munduan euskara sustatzeko esperientzia pilotuak» abian jarri zituela ekarri du gogora, bai eta «enpresa guztientzako euskara planetarako diru-laguntzak banatzen hamar urte» daramatzala ere.

Oraingo ekimenari dagokionez, legealdi hasieran publikoki iragarri zuena baino ez dela betetzen ari esan du Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Eta honakoa erantsi du: «Ziurtagiri honek ezaugarri propioak ditu eta ez du Bai Euskarari ziurtagiriaren antzik. Ez dago, beraz, Eusko Jaurlaritzaren aldetik inolako bikoizketarik».

Hala ere, auzi honetaz harago bi erakundeen arteko harremanaz hitz egiten du Lakuak prentsa adierazpen horretan. Horrela, nabarmendu du «deigarria eta tamalgarria» dela «Jaurlaritzak euskararen aldeko neurri bat hartzen duen bakoitzean batzuek, poztu ordez, kritika eta urduritasuna azaltzea».

«Egiten ez dugunean egiten ez dugulako, eta egiten dugu- nean egiten dugulako, baina batzuentzat ezinezkoa dirudi herri-erakundeek euskararen arloan ezer bikain egitea», erantzun dio Lakuak Kontseiluari.

Horrekin batera, «elkarlan zintzoa eta jatorra» lortu nahi bada, gaineratu du «mahai baten inguruan» gertatu behar dela, ez hedabideen bitartez». Eta Kontseiluarekin biltzeko prest dela gaineratu du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
«Parecía que los forales querían hacer una demostración de fuerza en ‘lo viejo’ de Iruñea»
Euskal Herria
La AN anuncia una decisión sobre De Juana hoy tras el informe médico que alerta del riesgo de muerte
Mundua
La UE subraya que Kosovo no debe sentar precedente para otros conflictos
Kultura
«Aho zabalik» uzteko moduko Bertso Eguna antolatu dute
Kultura
«Eramos pocos», de Borja Cobeaga, disputará el Oscar al mejor cortometraje
Kirolak
«Con todo lo malo, si ganamos el domingo estamos a tres puntos»
Jendartea
El primer temporal invernal viste de blanco gran parte del país
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss