GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-31
Hiru mahaikideek uko egin diote bileren inguruan epaileen aurrean deklaratzeari
Hedabideen ikusmin handiaren erdian bertaratu ziren atzo Batasuneko hiru mahaikideak EAEko Auzitegi Nagusira. Arnaldo Otegik, Pernando Barrenak eta Juan Joxe Petrikorenak ez deklaratzeko erabakia hartu zuten. Ondoren, Otegik «eztabaida politiko batean, eta ez eztabaida judizial batean» gaudela ohartarazi zuen. Horrekin batera, Alderdien Legea «desaktibatzea» eskatu zuen. Prozesu judizial honek gaur izango du jarraipena, Ibarretxeren agerraldiarekin.

BILBO

Labur joan zen atzo Arnaldo Otegik, Juan Joxe Petrikorenak eta Pernando Barrenak EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean, iazko apirilarean 19an Juan Jose Ibarretxerekin bildu izanagatik, ustezko «desobedientzia» delitu batengatik inputatu gisa egin behar zuten deklarazioa. Izan ere, hirurek Roberto Saiz Fernandez epaileak, Fiskaltzak eta akusazio partikularrak eginiko galderei erantzuteari uko egin baitzioten.

Batasunako kideak goizeko 9.30ak inguruan ailegatu ziren epaitegira, eta ez ziren bakarrik egon, Mahai Nazionaleko beste ordezkari batzuekin heldu baitziren: Joseba Permach, Marije Fullaondo, Rufi Etxeberria, Hasier Arraiz, Joana Regeiro eta Mikel Etxabururekin, hain zuzen ere. Gainera, ezker abertzaleko militante ezagunek ­Ibon Arbuluk eta Tasio Erkiziak, besteren artean­ zein Aralarreko zuzendaritza batzordeko kide Ainhoa Beolak eta Iosu Murgiak hiru mahaikideak babestu zituzten.

40 minuturen ostean, 10.10-ean, eta hedabideetan piztutako ikusmin izugarri baten erdian, ezker abertzaleko hiru kideak epaitegitik irten ziren. Foku, kamera eta grabagailu guztiak Arnaldo Otegirengana zuzendu ziren, eta Elgoibarko politikariak hiru kideek ez zutela «inolako adierazpenik» egin baieztatu zuen.

«Alderdien Legea desaktibatu»

Horrekin batera, Batasuneko bozeramaileak adierazi zuenez, «ez gaude eztabaida juridiko baten aurrean, eztabaida politiko batean baizik». Gainera, Otegiren esanetan, «eztabaida politiko horren jatorria Alderdien Legea da, bere garaian PPren eta PSOEren eskutik ezker abertzalearen kontra martxan jarri zen salbuespen lege bat, eta berriro aipatu nahi dugu eztabaidaren iturria politikoa bada, soluziobide demokratiko bat eman behar zaiola».

Eledun independistak gogoratu zuenez, «beste behin ere frogatzen dugu, Francoren garaiak balira bezala, militante independentisten eta ezker abertzalearen jarduera ezin dela salbuespen tribunalen eta esparru juridikoaren bitartez erregulatu». Horrenbestez, honakoa gaineratu zuen: «Elementu hauek desaktibatu behar dira benetan prozesu demokratiko bat eraiki nahi bada».

Batasuneko hiru mahaikideei babesa ematera joan zirenen artean, Aralarreko kideek euren «elkartasuna» helarazi zieten auzipetuei. Gainera, Ainhoa Beolak eta Iosu Murgiak prozesu judizial hori bertan behera uztea eskatu zuten, eta «Justizia politikan izaten ari den esku hartzea onartezina» dela adierazi zuten.

Gaur, Ibarretxe

Bilbon ez, baina Donostian auzi honen gainean jardun zuen ELAko idazkari nagusi Jose Elorrietak. Bere ustez, «botere judizialaren funtzionamenduak sekulako anomalia dauka, ‘Jarrai-Haika-Segi auzia’rekin, Iñaki De Juanaren kasuarekin zein Ibarretxe eta Batasuneko kideen arteko bileraren inguruan, egunero erabaki oso eztabaidagarriak hartzen baitabil».

Atzoko zitazioekin loturik, gaurkoan lehendakariak deklaratu beharko du EAEko Auzitegi Nagusian. Juan Jose Ibarretxek ere 9.30etik aurrera dekla- ratuko du. Roberto Saiz Fernandez epaileak «beharrezko kolaboratzaile» gisa jotzen du, bere arabera, lehendakariak ahalbidetu zuelako Batasuneko hiru mahaikideen balizko delitua, eurekin Ajuria-Enean bildu izanagatik.

Lakuako Gobernua osatzen duten alderdiek ­EAJk, EAk eta EBk­ euren militanteei eta jarraitzaileei Auzitegi Nagusiaren aurrean Ibarretxe babestera joateko deia egin diete.



El Foro Ermua dice que «debe haber condena»
B.Z.

BILBO

Apenas ocho días después de la reunión mantenida, el 19 de abril de 2006 en Ajuria-Enea, entre Juan José Ibarretxe y la delegación de Batasuna, el Foro Ermua interpuso una querella contra los participantes. Dos meses más tarde, el TSJPV admitió a trámite dicha demanda.

El abogado del Foro Ermua Fernando García-Capeló ejerció ayer, en la sesión del Palacio de Justicia de Bilbo, la acusación particular contra Arnaldo Otegi, Pernando Barrena y Juan Joxe Petrikorena, imagen que se repetirá hoy con Juan José Ibarretxe. Una vez terminada la vista, Garcia-Capeló, que estuvo acompañado de Iñaki Ezquerra, manifestó a los medios que «los tres declarantes reconocieron haberse reunido con Ibarretxe, y si hay una prohibición de actuación de Batasuna por parte del TS y Batasuna ha actuado, es evidente que está cometiendo un delito y debe haber una actuación de los tribunales que acabe en sentencia condenatoria». En caso de que ocurriera lo contrario, dijo que «sería romper todas las reglas del Estado de Derecho, ya que los intereses partidistas no pueden estar sobre los intereses del Tribunal Supremo y de los jueces».

Una vez finalizada su comparecencia ­que suscitó bastante menos interés que la de Otegi­, tomó la palabra Ezquerra, quien apostilló que «estamos de acuerdo con la declaración institucional elaborada por el Gobierno de Ibarretxe de que se están traspasando todos los límites del Estado de Derecho; pero es algo que están haciendo ellos, los nacionalistas».

Las diligencias podrían acabar hoy mismo

Una vez que Juan José Ibarretxe comparezca hoy ante el juez y lo hicieran ayer los tres mahaikides de Batasuna, el magistrado Roberto Sáiz deberá decidir en las próximas fechas si procede a la apertura del juicio oral o si por el contrario decide archivar definitivamente la causa. Sáiz, sobre quien ayer el portavoz del PNV en el Congreso, Josu Erkoreka, dijo que «fue nombrado por el PP», tomará esta determinación en función de si considera o no que existen suficientes indicios que lleven al procesamiento de los imputados. Cabe recordar que el Tribunal Supremo español, en relación a la reunión mantenida entre PSE y Batasuna en julio pasado en Donostia, exculpó a Patxi López y Rodolfo Ares de la misma acusación de «desobediencia». -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Actitudes prácticas ante una citación
Jendartea
Donostiako Udalak azpijokoa erabiliz errauste planta Artzabaletan jartzea onartu du
Euskal Herria
Hiru mahaikideek uko egin diote bileren inguruan epaileen aurrean deklaratzeari
Euskal Herria
Bollos del PP para «el muerto de hambre»
Ekonomia
Un trabajador muerto y otro herido grave en un accidente en Mutiloabeiti
Mundua
Londres y Dublín no ven ya obstáculos a la elección del Ejecutivo norirlandés
Kultura
Una muestra repasa las improvisaciones eróticas de Sistiaga
Kultura
«Esta revolución no es la que soñé, pero hay que asimilar los cambios»
Euskal Herria
«El atentado de ETA no implica la ruptura definitiva ni del diálogo ni del proceso»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss