GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-31
Segik txalotu egin du gazteriaren «bateratasuna»
·Adostasuna lortzeko, beste elkarrizketa txanda bat hasiko duela iragarri du

Segi gazte erakundeak, Auzitegi Gorenak zernahi dioela ere, «jarduera politikoan lanean jarraitzeko konpromisoa» agertu eta «Euskal Gazteria Aurrera» manifestura atxiki ez diren eragileekin bigarren elkarrizketa txanda hasiko duela iragarri du. Gazte mugimendua ere «txalotu» egin du.

IRUÑEA

Auzitegi Gorenak Segi talde «terroristatzat» joz emaniko epaiaren aurrean, eta Segik berak eginiko deialdiari erantzunez, euskal gazte mugimenduak izan duen jokaera «txalotu» du: «Euskal Herriko gazte mugimenduak, besoak gurutzatuta eta zerura begira geratzetik urrun, iniziatiba politikoarekin jokatu eta dinamika eredugarri bat jarri du martxan», gogoratu du ohar baten bidez.

Jokabide hori «gazte mugimendu osora» zabaldu izana goraipatu du Segik. «Adostasuraneko elementuek gailentzea lortu dute eta, norabide horretan, ikaragarrizko arrakasta edukitzen ari da manifestua», gaineratu du.

Bestalde, Auzitegi Gorenaren epaiak «gatazka politikoa luzatzea» dakarrela salatu du eta hori bideratzen dutenak direla «terrorista bakarrak». «Bada garaia interes pertsonal eta alderdikoiak alde batera utzi eta gatazkaren konponbidean urratsak emateko», aldarrikatu du.

Bigarren elkarrizketa txanda

«Euskal Gazteria Aurrera» manifestuak dakarren «oinarri paregabea» nabarmendu eta urratsak ematen jarraitzeko deia egin die eragile ezberdinei. Horretarako, bi ekimen aurreratu ditu gazte talde independentistak: batetik, manifestuari ezezkoa eman diotenekin bigarrenez bilduko da «adostasun batera iritsi ahal izateko»; eta bestetik, eragile sindikal politiko eta sozialekin bilduko da Segik egiten duen hausnarketa helarazi eta «prozesuaren norabidean indarrak bildu asmoz».



Bi hitzordu garrantzitsu
GARA

IRUÑEA

Gazte mugimenduak joan den igandean «Euskal Gazteria Aurrera» manifestua aurkezteko Donostian egindako prentsaurrekoan aurreratu zuenez, Euskal Herriko gazteek eta manifestuari atxikimendua eman diotenek edo eman nahi diotenek bi hitzordu garrantzitsu dituzte datozen egunetan. Lehenengoa Bilbon izango da datorren igandean bertan. Eguerdiko hamabietan elkarretaratzea dago deitua Areatzean Auzitegi Goren espainolak emaniko epaia gaitzesteko. Bigarrena, aldiz, Donostian izango da otsailaren 10ean; izan ere, 17.30ean manifestazio bat abiatuko baita Bulebarretik.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Actitudes prácticas ante una citación
Jendartea
Donostiako Udalak azpijokoa erabiliz errauste planta Artzabaletan jartzea onartu du
Euskal Herria
Hiru mahaikideek uko egin diote bileren inguruan epaileen aurrean deklaratzeari
Euskal Herria
Bollos del PP para «el muerto de hambre»
Ekonomia
Un trabajador muerto y otro herido grave en un accidente en Mutiloabeiti
Mundua
Londres y Dublín no ven ya obstáculos a la elección del Ejecutivo norirlandés
Kultura
Una muestra repasa las improvisaciones eróticas de Sistiaga
Kultura
«Esta revolución no es la que soñé, pero hay que asimilar los cambios»
Euskal Herria
«El atentado de ETA no implica la ruptura definitiva ni del diálogo ni del proceso»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss