GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2007-01-31
Dantza nafarren nondik norakoak bildu dituzte
·«Danzas tradicionales de Navarra» Jimeno Jurioren obra osoaren 54. alea da

Jose Maria Jimeno Jurio historiagile artaxoarraren obra osoaren parte den «Danzas tradicionales de Navarra» kalean da. Bertan, herrialdeko hainbat dantzen inguruko artikulu eta lanak bildu dituzte, baina bada «harri bitxirik» ere, adibidez, Monteagudoko makil dantzaren gainean egindako ikerketa.

IRUÑEA

Jose Maria Jimeno Jurioren obra osoak badu beste ale bat kalean:“Danzas tradicionales de Navarra”. Bildumaren zuzendari eta historialari artaxoarraren seme Roldan Jimenok agertu moduan, batez ere liburuan biltzen diren idatzien «zehaztasun zientifikoa» hartu behar da kontuan, izan ere 70. hamarkada bukaeran egiten ziren idatziak «tipismotik» idazten ziren.

Horiek hala, “Danzas tradicionales de Navarra”k Jimeno Juriok Altsasuko Momotxorroen dantzaren, Arizkungo Sagar dantza edo Erregiñe dantzaren edota Leitzako ezpata dantzaren gainean 70. eta 80. hamarkadetan idatzitako lanak biltzen ditu, besteak beste. Azpimarragarria da hala ere, Monteagudoko makil dantzaren kasua, hain zuzen, «hau irakurri gabe ezin daiteke jakin zer izan zen Gamazada Nafarroan, hausnarketa ere egiten baitu aitak atal horretan», esan zuen Jimenok. Argitalpenaren arduradunek esan zutenez, datozen hilabeteetan egileak Tolosako bordon dantzaren gainean idatzitakoa ere argitaratuko dute.

Aurkezpena leku ezin hobean egin zuten, EuskalDantzarien Biltzarrak Iruñean duen egoitzan, eta bertan, Jimeno Jurioren semearekin batera Oier Araolaza, hitzaurrearen egilea, AritzIbañez, Nafarroako EDBko lehendakari eta Mikel Aranburu, folklorean aditua, egon ziren.

Guztiek historiagilearen ekarpenik garrantzitsuena testuingurua kontuan hartu izana dela nabarmendu zuten, «hain zuzen, herriak ohitura ahaztu horiek bere egitea ahalbidetu duena», esan zuen Aranburuk.



Adituen barne-eztabaida
R.C.

IRUÑEA

“Danzas tradicionales de Navarra”ko hitzaurrea idatzi duen Oier Araolaza dantzari eta antropologoak, Jimeno Jurio dantzari ez izan arren mundu horri egindako ekarpena izan zuen hizpide, hain zuzen, dantzarien artean nolabaiteko «barne-eztabaida» sortu izan duena. «Batzuen ustez ezin da jakin dantza zer den lengoaia ezagutu gabe, baina Jimeno Jurioren kasuan ez da hori eman», izan ere historiagileak «antropologiako lantresnak hartu eta dantzaren mundura pasa zituen, horrela, zehaztasun metodologikoa eta dantzak berreraikitzeko beharrezkoa den hurruntasuna eskainiz», gaineratu zuen Araolazak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Actitudes prácticas ante una citación
Jendartea
Donostiako Udalak azpijokoa erabiliz errauste planta Artzabaletan jartzea onartu du
Euskal Herria
Hiru mahaikideek uko egin diote bileren inguruan epaileen aurrean deklaratzeari
Euskal Herria
Bollos del PP para «el muerto de hambre»
Ekonomia
Un trabajador muerto y otro herido grave en un accidente en Mutiloabeiti
Mundua
Londres y Dublín no ven ya obstáculos a la elección del Ejecutivo norirlandés
Kultura
Una muestra repasa las improvisaciones eróticas de Sistiaga
Kultura
«Esta revolución no es la que soñé, pero hay que asimilar los cambios»
Euskal Herria
«El atentado de ETA no implica la ruptura definitiva ni del diálogo ni del proceso»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss