GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2007-01-31
Anartz BILBAO
Aitona Chucken bizipoza
R-N-R musikaren aitzindari, ordubetean lana burutu eta "Johny B. Goode" eskaini ondoren agurtu zituen 80 urteko aitona Chuck irribarretsuak Bec-en bildutako 3.000 lagunak. eta maiatzean, the who.

Iraganera bueltatzerik bagenu bezala, 50 urte atzera egin nahian hurbildu ginen atzo Barakaldoko BEC eraikin tzarrera, rock-and-rollari izena eman zion aitzindarietako bat ikusteko asmoz. Bistan da, ordea, denbora ez doala alferrik aurrera eta 3.000 lagun baino ez ginen izan antzina horren iraultzaile eta arriskutsu ziren doinuak entzutera bertaratutakoak. Astelehena izanik, eta gero eta europarragoak garenez, iluntzeko zortzietan The Uski´s taldearen doinu freskagarriak airean genituen, artean jendea pasabideetan barrena zihoala. Ordu laurden baino ez zuten izan elantxobe-ibarrangelutarrek “Itxasun Zarati” alaiaren grina erakusteko, gogo bizia agertu bazuten ere. Ordutegia zehatz betez, ordu erdi geroago Luis eta Santiago Auseron anaiek rock-and-rollarekiko ezagupen eta mirespena plazaratu zuten, bertsioz osatutako emanaldian. Boskotean agertu ziren bi anaiak, Vicent Climenten bateria, Javier Moraren teklatuak eta Diego Garciaren gitarra lagun zituztela. «Gabon Barakaldo» oihukatu eta “Malas Lenguas” disko ederrean biltzen diren “I Heard it through the Gravepine” (Marvin Gaye/Creedance Clearwater Revival), “Hard to Handle” (Otis Redding), “HeartbreakHotel” (Elvis Presley/Jhon Cale), “Wild Thing” (The Troggs) edota Berryren beraren “Quién lo iba a Suponer” klasiko ederrak eskaini zituzten errenkadan gaztelaniaz, baita diskoan agertzen ez diren pare bat ere, tartean The Beatlesen “Come Together”. Abeslari bikaina dela agertu zuen Santiagok beste behin ere.

Bederatzi eta erdiak jotzerako oholtzan ziren Jean Michel Biger bateria-jotzailea, James Marsala baxu-jotzailea eta Emmanuel Boch teklatu-jotzailea, baita Chucken semea ere, Charles Edward Berry gitarrista. Joan den urrian 80 urte betetako morroia lehenengo jaunartzean balego legez agertu zitzaigun marinel kapela eta guzti, Gibson Es 355 fidela eskuetan zuela. Irribarretsu eta publikoari adi, ordubete eskasean sasoi ona agertu zuen Chuck zaharrak, tarteka gitarrarekin nekez moldatu bazen ere. Berak ahal zuena jo eta bandak ­espero genuen baino oinarrizkoagoa zena, gauzak argi esateko­ betelana egin zuen; horra eginkizuna.

“Roll Over Beethoven” sonatuarekin hasi zuen zuzenekoa gitarra-jotzaile mitikoak, ohiko soinu elektrifikatuaz. Behean, dantza gutxi eta argazki asko, aitzina ez bezala. Ahotsez bete-betean jarraitu zuen Missouriko St. Louis hirian jaiotako artistak, “Sweet Little Sixteen” goxoa edo “Rock & Roll Music” kantekin, tarteka hotz samar azaldu zen semearen gitarrari eta batez ere memento kementsuenak agertu zituen Darlin Ingrid Berry alabaren harmonikari argia emanez eta blues pasarteak txandakatuz. Konplizitatea eta hurbiltasuna agertzen zien taldekideei Berryk, teklatu-jotzaileari eta batez ere alabari laguntzerakoan. Gitarra sorbalda gainean jotzera ere ausartu zen.

Ohartu orduko “Pulp Fiction” filmean zaldiz lepo zeuden Uma Thurman eta John Travoltaren dantza sonatu bihurtu zuen “You Never Can Tell” dotorearekin “Cést la Vie” abesten geunden, kontzertuaren erdia ihesi genuela. “My Ding A Ling” entzuteko parada ere izan genuen, rock-and-roll izarrak salmenta zerrendetan izandako lehen postu bakarra. Hogeita hamar urtetik gora daramatza musikari beltzak kanta berririk sortu gabe, baina ezagun zen dagoeneko klasiko dituen kantak ikus-entzuleek ederto ezagutzen zituztela.

200.000 euroko gutizia

Gaua gustura bukatzeko azken harribitxia genuen zain, “Johnny B. Goode” alaia. Bitxikeria gisa, aipatzekoa da NASAk Voyager espazio-ontzia ustez gizakiak egindako aurrerapen nagusien laginekin Eguzki Sistemaren hertzera bidali zutenean kanta hori aukeratu zutela rock-and-rollaren ordezkari izateko. Berori da Chuck Berryren arrakasta nagusia eta hori ospatzeko, berak asmatutako duckwalk edo ahatearen dantza egitera ausartu eta ohi duen legez, dozena erdi neska gazte gonbidatu zituen aitonak oholtza gainean berarekin batera dantzatzera. Hamar eta erdiak eta akabo rock-and-rolla, etxera lotara.

Gutizia ederra eman zion bere buruari Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak, eskuak poltsikoetan zituela Bilboko karriketaratzean ibili ostean Chuck Berry aitonaren kontzertura gerturatzean. Antolatzaileen esanetan, 3.000 lagunek gozatutako gaua, 200 mila euroren truke, bizkaitar guztion sakelaren kontura. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Actitudes prácticas ante una citación
Jendartea
Donostiako Udalak azpijokoa erabiliz errauste planta Artzabaletan jartzea onartu du
Euskal Herria
Hiru mahaikideek uko egin diote bileren inguruan epaileen aurrean deklaratzeari
Euskal Herria
Bollos del PP para «el muerto de hambre»
Ekonomia
Un trabajador muerto y otro herido grave en un accidente en Mutiloabeiti
Mundua
Londres y Dublín no ven ya obstáculos a la elección del Ejecutivo norirlandés
Kultura
Una muestra repasa las improvisaciones eróticas de Sistiaga
Kultura
«Esta revolución no es la que soñé, pero hay que asimilar los cambios»
Euskal Herria
«El atentado de ETA no implica la ruptura definitiva ni del diálogo ni del proceso»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss