GARA > Idatzia > Gutunak

EHNA

Josu Barinaga-Rementeria

Bilbo

Otsailaren 14an, Mungiako institutura joan nintzen nire botoa ematera. EHNA atera nuen eta esan zidaten ezin zela EHNArekin botorik eman. «Zergatik ez?», galdetu nuen. «Mahaikoek horrela erabaki dugulako», erantzun zidan mahaiburuak, nahiz eta sindikatu batzuk ados ez egon erabaki horrekin.

Noiz arte jasan behar dugu ezarpen hau? Aski da! Batzuk euskal herritarrak gara eta euskal naziotasunaren jabe gara. Espero dut hurrengo hauteskundeetan horrelakorik ez gertatzea!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo