GARA > Idatzia > Gutunak

Hau dek umorea

Artur Gonzalez Larrañaga

 

Etxeko poltronan eserita nengoela errekaren bestaldera pasatzen ez diren halako umorezko programa progreak ikusten hasi nintzen. Hara non «CQC»rekin aurkitu nintzen parez pare eta hara non Iñaki de Juanaren egoeraren inguruko txisteziloak egiten hasi ziren: «que si mete barriga, que si modelo»... Jendea barre algaraz noski; hau ez da posible! esan nuen. Bergogoratu nuen adierazpen askatasuna hainbeste loditzen dien eskubide kontituzional bat dela, ez dut ahaztuta izango ba!

Notiziarioen aurkezleak ere ez dira motz gelditu. La sexta edo Cuatro edo... zer dakit beraien artean ere denak ez al dira berdinak? ez dira aurkezleen iritzi subjektiboak falta izan, «la salud de De Juana... que en absoluto nos importa... No está tan debil como dice... tiene fuerza para levantar el brazo»... Hori beti neska!!

Noski, hau guztia epaiketa publikoa izaten ari dena loditzeko. Arriskutsua benetan pertsona baten bizitza jokoan dagoenean iritzi publikoa tartean sartzean. Inkestak ez dira falta izan, «Hay que alimentar a De Juana... ¿Cuántos años debe pasar en el talego el terrorista?»... Erreferenduma modan Espainia aldean.

Behintzat bi gauza lortzen ditugu edo dute Euskal Herriaren alde borrokatzen direnek: Euskal Herria medio denean Espainiako demokrazia biluzten dela, eta bestetik, Euskal Herriko iritzi publikoa Espainarekikoa oso desberdina dela, nazio bat baikara. Hirugarren bat ere azaleratzen dugu Estatua gerran dagoela, gerra zikinean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo