Probokazioen aurrean mobilizatuko dela adierazi du Lurrak
GARA |
Etxebizitzaren eta lurraren prezioaren igoerari aurre egiteko sortu zen Nafarroa Behereko Lurra kolektiboak. Orain hamar egun Biarritzen Higiezinen Biltzarraren kariaz antolatu zuten manifestazioaren harira sortutako gatazkaren balorapena egin zuen.
Zehazki, manifestazioaren ondoren egindako deklarazioen aurrean «harridura» adierazi zuen kolektiboak eta, aldi berean, «urtero antolatzen duten probokazioen kontra, Batzarrak irauten duen bitartean, kolektiboak mobilizatzen segituko duela» ere jakinarazi zuen.
Euskal Herrian etxebizitzak duen prezio altua ikusita Higiezinen Batzarra Biarritzen antolatzea probokaziotzat jo zuten Lurrako kideek eta hori dela-eta, antolatu zuten, euren esanetan manifestazioa.
Manifestazioa berari dagokionez, bertaratutako lagunen kopuruarekin, 500 bat lagun, pozik agertu baziren ere, batzarra egiten zen eraikinera sartzen utzi ez zietela salatu nahi izan zuten kolektibo honetako kideek.
Harridura
Halaber, Lurrak harridura erakutsi zuen bi gairen inguruan. Alde batetik, Estatu frantsese- ko agentzien federazio FNAIMek egin komunikatuan arazoaren gainean botererik ez dutela adierazi zuelako. Bestalde, batzarraren antolatzaileek «gure lurra autoei, hots kontsumo produktu bati konparatzen dutela ikustean» ere harrituta gelditu dira Lurrako partaideek.