Joseba Tapiak «Real Politik" bere azken diskoa aurkeztuko du EHUn
Joseba Tapiak «Real Politik"» izenburuko azken diskoa aurkeztuko du gaur Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Leioako campuseko Liburutegi Nagusiko hitzaldi aretoan, Bizkaiko campuseko Errektoreordetzak antolatzen dituen «Asteazken Kulturalen» baitan. Joseba Tapiaren bakarkako laugarren lana «Zakurraren Biolina» deitzen da eta zigilu berriarekin argitaratu du. «Real Politik» alemanezko terminoak historia luzea dauka, baina gaur egun «posiblearen politika» esan ohi dena adierazten du. Hango eta hemengo, oraingo eta lehengo letrak eta doinuak berreskuratzen dituzten 14 kanta biltzen ditu diskoak.