GARA > Idatzia > Non Zer

Juan Ramon Jimenez eta bere emaztea Zenobia Campubrí omenduko dituzte

«Hermana Sol, Hermano Luna» izenburupean, Juan Ramon Jimenez eta Zenobia Campubrí bere emaztea omenduko dituen ikuskizuna izango da gaur Bidebarrieta Liburutegian. Bilboko Kultura eta Euskera Sailak antolatu du poesia eta musika uztartzen dituen ikuskizun hau. Antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez, bikotearen testuetan oinarritzen da emanaldiko bilduma: ezkongaietan Juan Ramonek eta Zenobiak elkarri bidalitako gutunak, Juan Ramonen olerki eta eskaintzak, Zenobiaren egunerokoa eta biek itzulitako Tagoreren testuak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo