GARA > Idatzia > Euskal Herria

Euskal Herrian aske bizitzeko eskubidea Parisen jomugan dagoela esan du Askatasunak

Estatu frantsesean izan diren azken atxiloketak eta entregak gogorki salatu zituen atzo Baionan Askatasunak. Erakunde antierrepresiboaren ustetan, «tortura metodoak legitimatzearekin" batera, «Euskal Herrian libre bizitzeko eskubidea urratzen du deliberatuki" Parisek.

Maria AIZPURUA |

Askatasunarentzat, azken aste eta egunetan, «hainbat euskal herritarren kontra Estatu frantsesak izan duen jarrera erasotzaileak Euskal Herrian libre bizitzeko herritarrek duten eskubidea Pariseren jomugan dagoela» frogatzen du.

Mikel Ibañez, Garikoitz Etxeberria eta Xabier Larrinaga eta, Xabier Irastorza, Iñaki Telletxea eta Markos Sagarzazuren kontrako operazioak salatu zituen, atzo Baionan.

Uruguai jatorri zuela, martxoaren 9an Pariseko Charles de Gaulle aireportuan atxilotu zuten Mikel Ibañezen kasua azaldu zuen Yolanda Molinak. Abokatuarentzat, «harrigarria eta ulertezina» da duela hamabi urte Estatu espainolean espetxeratu zutelarik, artxibatu zuten sumario batengatik orain estradizioa eskatzea. «Legaltasun osoz bidaiatzen zuen Ibañezek. Jokaera horrekin argi geratzen da euskal herritarrek ez dutela munduan ibiltzeko segurtasun juridikorik» adierazi zuen Molinak, Etxeberria eta Larrinagaren entregaren baldintzak gogorki salatu aitzin.

Poliziaren esku

Abokatuaren esanetan, bi gazteekin gertatutakoaren kontra, estradizioak eta euroaginduak gauzatzerakoan, Madrileraino eman ohi izan dira euskal herritarrak. «Horiek, aldiz, bi Estatuen arteko mugan utzi zituzten Polizia espainolaren esku eta Madrilerako bidean, ilegalki galdezkatu zituzten eta tratu txarrak jasan zituzten» esan zuen Molinak Estatu frantsesak jokaera horretan duen ardura nabarmenduta.

Maritxu Paulus-Basurkok ere torturaren erabilpena izan zuen aipagai, Telletxea, Sagarzazu eta Irastorzaren kasuan. Hendaian bizi diren hiru irundarrak «Iratxe Sorzabalek torturapean egindako adierazpenetan oinarrituta atxilotu» dituztela adierazi zuen Paulus-Basurkok. Bi azkenak, gainera, 1995ean bederatzi hilabetez izan zituzten preso Estatu frantsesean: «Orduan, estradizioa ez onartzearekin, erabaki oso garrantzitsua hartu zuen Epaitegiak eta, orain ez bezala, adierazpenak lortutako modua deslegitimatu egin zuen» gaineratu zuen Basurkok.

Tramite administratiboa

Askatasuneko ordezkarientzat, Estatu frantsesari «bost axola zaio Estatu espainolak nola lortzen dituen aitortzak». Beren esanetan, «argi asko daki Estatu espainolean tortura erabiltzen dela baina, halere, Parisek zilegitasun osoa ematen dio. Euroaginduak eta kanporatzeak gauzatzea tramite administratibo huts bilakatu da berarentzat».

«Euskal herritarren jazarpena eta errepresioaren bidea utz ditzala eta gatazkaren konponbideari» ekiteko deia berritu zion Askatasunak Estatu frantsesari, bide hori hartzera behartzeko «borrokarren beharra» gogoratuta herritarrei. Hain zuzen ere, datorren larunbatean, 17.00etan, Hendaiako Herriko Etxearen aitzinetik abiatuko den manifestazioan parte hartzera dei egin zien herritarrei.

La Sala examinará la euroorden el 24 de abril

La Sala de Instrucción del Tribunal de Apelación de Pau decidió ayer aplazar hasta el próximo 24 de abril el examen de las euroórdenes contra Iñaki Telletxea, Xabier Irastorza y Markos Sagarzazu, detenidos el pasado 13 de marzo en Hendaia, localidad en la que residen desde hace años.

El aplazamiento de la decisión sobre la euroorden solicitada por el Estado español contra estas tres personas, naturales de Irun, fue solicitada por su defensa, la abogada Maritxu Paulus-Basurko. La letrada reclamó también la puesta en libertad de sus defendidos hasta ese día, pero los jueces no decidirán al respecto hasta el viernes. La abogada recordó que estas tres personas residen con normalidad en la localidad labortana, pero desde la parte contraria se respondió, para argumentar que permanezcan presos, que existe un acuerdo entre los estados español y francés de «confianza mutua».

Por otra parte, para reclamar respeto a los derechos de los presos políticos vascos, el lunes hubo movilizaciones en varias localidades de Euskal Herria, como Iurreta (42 personas), Abadiño (23), Berango (25), Laudio (33), Zaldibia (15), Astigarraga (18), Ataun (15), Bermeo (15), Sopela (19) y el barrio bilbaino de Otxarkoaga (15). GARA

MANIFESTAZIOA

«Euskal herritarren kontra Parisen jazarpena» salatzeko, manifestazioa deitu du Askatasunak. Datorren larunbatean, Hendaiako Herriko Etxearen aitzinetik abiatuko da arratsaldeko 17.00etan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo