GARA > Idatzia > Euskal Herria

Hizkuntza politika eztabaidagai, UEUren jardunaldietan

GARA |

Orotara 80 bat lagunek parte hartu zuten atzo «Hizkuntza politika gizartean» jardunaldietan. UEUk antolatutako ekimenaren helburua euskara zabaltzeko eta normalizatzeko helburuarekin lanean diharduten erakunde, elkarte, eragile eta adituei hitza eman eta hizkuntza politikak gizartean duen oihartzuna eta eragina ahotan hartzea zen. Helburu horrexekin, hainbat mahai inguru egin zituzten Donostiako Kursaal aretoan.

Hizkuntza ereduak hizpide

Hizkuntza politikaren garapena herri erakundeen esku izenburuko mahai ingurua egin zuten goizean goiz eta Lakuako Kultur Saileko Zerbitzu zuzendari Patxi Baztarrika eta Euskararen Erakunde Publikoko zuzendari Jean Claude Iriartek parte hartu zuten.

Ondoren, hezkuntza eta hizkuntza ereduen auzi hartu zuten ahotan Lakuako Hezkuntza Saileko Hezkuntza Berriztatzeko zuzendari Juanjo Agirrezabala eta Ikastolen Konfederazioko ordezkari Erramun Osak. Lehenak, orain bi aste Tontxu Camposek egindako proposamena azaldu zuen, eta proposamen malgua, irekia eta dinamikoa dela azaldu zuen. Osak bat egin zuen proposamenarekin, baina osotasunean ez badu funtzionatzen ez duela balioko esan zuen.

Azken bi mahai ingurutan hedabideen hizkuntza politikak eta gizarte eragileek ekarpenak hartu zituzten hizpide.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo