Bilboko «Zirkuitoa» ekimenak «Soltarlo al aire» antzerki-lana emango du
Antzerki talde amateurren jarduera bultzatzeko, Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailak abian jarritako «Zirkuitoa» ekimenak Y la casa sin barrer taldearen «Soltarlo al aire» ikuskizuna aurkeztuko du gaur Deustuko udaltegian. Ikuskizun bera bihar antzeztuko du Begoñako udaltegian, eta ostiralean, Trashumantes taldeak «Cronica de la noche abierta» antzezlana aurkeztuko du Abandoko udaltegian. Emanaldi guztiak doakoak izango dira. «Zirkuitoa» zikloaren seigarren edizioak ekainaren 7a arte iraungo du.