Pilota Buruz buruko txapelketa pala Regreso
Barriola eta Irujo ados, etziko «finalaren» atarian
Bi txapeldunen arteko partidak ikusmin handia sortu du, apustuek Iberokoa faborito garbia dela dioten arren
Aritz SORZABAL | GASTEIZ
Juan Martinez de Irujok eta Abel Barriolak igandean, 18.00etan, elkarren aurkako partidan erabiliko dituzten pilotak aukeratu zituzten atzo Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Buruz buruko txapelketako final laurdenetako norgehiagoketa horrek ikusmin handia sortu du, egungo txapeldunak arerio gogorra izango baitu aurrean.
Hain zuzen ere, duela bost urte txapeldun izandako Abel Barriolak pilotari garaile horren traza hartu du orain arte jokatutako kanporaketetan. Bere sasoi puntua eta kantxan nabari zaion freskotasuna ikusirik, badira ezustea iragarri duten edota final aurreratu baten aurrean gaudela esaten duten zaleak. Dena dela, apustuei begiratuz gero, Iberokoa faborito garbia da, partida hasi aurretik bederen. Izan ere, dirua bi bati baitago Martinez de Irujoren alde.
Arazorik gabe aukeraketan
Material aukeraketari dagokionez, txapeldunak 104,9 eta 104,1 gramo pisatzen duten bi pilota banatu zituen. Barriolak, aldiz, 102,7 eta 104,9 gramokoak aukeratu zituen Juan Mari Juaristi hautatzaileak proposatutako saskitik. «Bi loteak guztiz desberdinak dira, Abelenak maneiagarriagoak baitira eta nireak mugitzeko zailagoak. Berak aukeratutako pilotak bote handiagoa dute; nik hautatutakoak, ordea, beherago ibiltzen dira», azaldu zien Irujok Ogetan bildutako komunikabideei.
Barriola, Iberokoa bezala, ados geratu zen pilotekin. «Irujorenak bi Pumpa dira. Frontisetik gutxiago ateratzen dira, baina lurrean nahiko azkar ibiltzen dira. Nire pilotak Cipri dira, alaiagoak kantxan», adierazi zuen Leitzako atzelariak.
Nabarmentzekoa da Martinez de Irujoren lehen partida izango dela igandekoa buruz-buruko txapelketaren barruan. Barriolak, aldiz, hiru partida jokatu ditu orain arte. Lehen kanporaketan Galarza VI.a erraz menderatu zuen (22-7). Bigarrenean Xalari irabazi zion, ia akatsik egin gabe (22-11). Jokatu duen azken kanporaketa Kepa Peñagarikanoren kontra jokatu zuen, eta oso itxura ona eman zuen beste behin (22-11).
comienza una nueva ilusión. Con casi tres cuartos de entrada, el Deportivo de Bilbo fue ayer testigo del regreso de la pala profesional, pocos meses después de que Emanbilbo bajara la persiana ante la falta de perspectivas económicas. Asfedebi se hace cargo ahora de un proyecto con importante apoyo institucional.