GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

ELECCIONES EN EUSKAL HERRIA

«Nafarroaren estatusari buruzko eztabaidari dio UPNk egiazko izua»

Frankismoak «inposaturiko» Foru Hobekuntza, krisian ez, «agortuta» dagoela esan zuen Santi Lorentek atzo Iruñean, eta horrek ezartzen duen Nafarroako estatusa aldatzeko alternatiba bakarra EAE-ANVrena dela, bere esanetan, «UPNk, CDNk, PSOEk, IU-NEBek eta NaBai-k gai hori ez jorratzea adostua» baitute.

Iker IRIARTE | IRUÑEA

EAE-ANVk Nafarroako estatusaren gaineko eztabaida jarri zuen mahai gainean atzo Iruñean, eta Foru Hobekuntza frankismoak euskal lurraldeen bereizketa mantentzeko helburuaz utzitako elementua dela nabarmendu zuten. Foru Erkidegoko presidente Miguel Sanz behin eta berriz nafarren identitatea «arriskuan» dagoela aipatzen du, eta are gehiago hauteskunde kanpainan. Atzoko agerraldian, bada, horri azalpena eman zion Nafarroako Parlamenturako EAE-ANVren zerrendaburu Santo Lorentek: «UPNk ikara egiazki Nafarroaren estatusari buruzko auzia irekitzeari eta horren gaineko eztabaida demokratikoa gertatzeari dio», azaldu zuen, eta «UPNk benetako izua dio ezker abertzalearen protagonismo politikoari» gaineratu.

Lorente, aurreko legealdietan Nafarroako erakundeetan ezker abertzaleko ordezkari izan ziren hainbat pertsonarekin batera agertu zen -Xabier Velez, Jaime Iribarren, Patxi Arce, Patxi Erdozain, Angel Rincon, Josu Goia, Antonino Aleman eta Ainara Armendariz- eta azken horiek egindako irakurketak, Lorentek esana UPNren izuaz esandakoa baieztatu zuten: «ezker abertzalea baita orain eta izan baita orain artean ere UPNren gobernuen eta eskuinaren egiazko alternatiba».

Horri jarraiki, UPNren «ustezko alternatibaz» ere aritu zen Lorente, eta PSN, Nafarroa Bai eta Ezker Batuak halakorik eskain dezaketela esatea «antzerki hutsa, iruzur hutsa» dela adierazi zuen. Hiru arrazoi ere eman zituen hori ziurtatzeko: PSN eta UPNren artean ez dagoela oinarrizko ezberdintasunik, UPNk, CDNk, PSOEk, Nafarroa Baik eta Ezker Batuak onartua dutelako, hauteskundeen emaitzak edozein izanik ere, Nafarroaren estatusaren gaiari ez heltzea, eta egiazko aldaketa politiko bat egin nahi izan balitz, ez zituztela ezker abertzalearen zerrendak legez kanpo utziko.

Hori dela-eta, EAE-ANVrentzako boza eskatu zuen, «zenbat eta boz gehiago lortu, bakea, Nafarroarako demokrazia eta Euskal Herrirako demokrazia orduan eta hurbilago egongo baitira», ziurtatu zuen.

Iruñeko EAE-ANVren aurka

Nafarroako Parlamentuko hautetsi ohien eta zerrendaburuaren agerraldia baino lehenago, ordea, Iruñeko EAE-ANVk erakarri zuen arreta nagusia. Izan ere, Udaltzaingoaren bulegoetan idazki bat aurkeztu baitzuten Marine Pueyo zerrendaburuak eta zerrendako beste hainbat hautagaik. Horren helburua, EAE-ANVren kanpainari egiten ari zaion erasoa salatzea zen, idazkiak dakarrenez, udaltzainek hirian EAE-ANVren aldeko afixak jartzen ari ziren 25 lagun geldiarazi baitituzte, eta horietako batzuei isunak jarri dizkiete, edo atxilotu edo mehatxatudituzte. Hala, Udaltzaingoaren jarrera salatu eta Polizia «militarizatu» hori lehenbailehen aldatzeko beharra eta nahia azaldu zituzten.

Manifestazioa Gasteizen

Gasteizen 300 bat lagunek hartu zuten parte atzo eguerdian EHUko campusean «Gazteen borondatea errespetatu» leloarekin egindako manifestazioan.

Ondoren, Nafarroako parlamenturako EAE-ANVko hautagai Ainhoa Irigibelek EAJ eta PSOEren jarrerak salatu zituen eta hauteskundeetan EAE-ANVren aldeko botoa «masiboki» ematera dei egin zuen ere bai.

Ex militantes fundacionales de Aralar piden que se vote a la izquierda abertzale

Nueve fundadores de Aralar que ahora se declaran ex militantes de la formación -Iosu Gulina, Bittorio Lizarraga, Errapel Txokarro, Joxe Manuel Aleman, Juan Javier Iturralde, Bittor Balentzia, Pili Muruzabal, Patxi Txokarro y Josetxo Arraiza-, han anunciado que «se pueda presentar `legalmente' o no, apostamos por apoyar a la izquierda abertzale para promover el nuevo proceso político e impulsar el auténtico cambio». Los firmantes del manifiesto que han hecho llegar a los medios de comunicación, animan, además, a la ciudadanía a que vote a la izquierda abertzale, «porque ése y no otro es el verdadero voto útil». Los nueve ex militantes de la formación que lidera Patxi Zabaleta, denuncian que «grupos políticos que se identifican como `abertzales' y `progresistas', dicen estar en contra de la Ley de Partidos, pero a continuación imputan a la izquierda abertzale la responsabilidad de que no esté presente en las elecciones». Critican también las coaliciones que se han configurado cara al próximo 27 de mayo.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo