Ezusterik ez Paueko Torneoko finalerdietan
Jon LEUNDA | BAIONA
Ezustekorik ez da izan Pauen jokatzen ari diren torneoan, faboritoek aurrera egin baitute. Agian lehen partidan zegoen zalantza, Etxeto ari baitzen, baina Etxeberri zuen lagun, eta zaleek Larretxearen eta Kurutxariren aldeko joera zuten; horiexek irabazi zuten.
Azken horiek eraman zuten norgehiagoka, 40 eta 30. Partida ez zen txarra izan, baina irabazi zuen bikoa gehienetan aitzinetik izan zen, eta azkenean finalean sartu dira.
Bigarren partidarako sekulako ikusmina zegoen, Waltarik eta Ezkurra II.ak bikoa osatzen baitzuten, adituen ustez bi onenak, eta ez zuten hutsik egin, nahiz eta horretarako lan handia egin behar izan zuten. Amaieran, 40 eta 38 menderatu zituzten Sorhuet eta Ozafrain.
Finala bihar jokatuko dute, baina aitzinetik, 18.30ean hasita, Loquillo eta Lazkano neurtuko dira buruz buru. Ondoren, final handia izango da, eta han arituko dira Waltari-Ezkurra II.a eta Sorhuet eta Ozafrain, 20.00etan hasita.
Galarreta
Deportivo
Zornotza (22.15)
Mendaro (21.00)
Itziar (20.00)
Elgeta (21.00)
Aramaio (21.15)
Urretxu (19.00)
Galdakao (19.00)
Labrit (16.45)
Atxondo (18.00)
Itziar (16.30)
Urretxu (10.00)
Huarte (16.30)
Deportivo (10.00)
Eibar (17.00)
Viguera (18.00)
Urretxu (11.00)
Elgeta (10.45)