Sute baten ondorioz hamabost kotxe kiskali dira Barakaldon
Kalte material handiak eragin zituen atzo Barakaldoko parking pribatu batetan sortutako suteak. Izan ere, sugarren eraginez, 15 auto guztiz kiskalita geratu ziren, beste 40k kalteren bat izan zuten eta 80 bizilagunek lau ordu luzez euren etxeak laga behar izan zituzten, goizealdean itzuli ahal izan arte. Hasiera batean «kale borrokaz» jardun zenik izan bazen, arratsaldea aurrera pasa ahala, Ertzaintzak sutearen «nahitakotasuna» gezurtatu zuen.
GARA |
Sute handia piztu zen atzo Barakaldoko Jose Zorrilla kaleko lurrazpiko parking pribatu batean. Gertaera goizeko 4.00etan hasi zen, orduan sugarrek garajetik hedatzen hasi baitziren.
Ondorioz, Barakaldoko udal ordezkariak, Udaltzaingoko kideak eta Artazako, Basauriko, Durangoko eta Uriosteko suhiltzaileak eraikinera joan behar izan zuten.
Suaren eraginez, hamabost auto erabat kiskalita gelditu ziren eta beste berrogeik hainbat kalte izan zituzten. Hala ere, zorionez, ez zen inolako galera personalik suertatu. Izan ere, mediku-laguntza behar izan zuen pertsona bakarrak, sua itzaltzen zegoen suhiltzaile bat izan zen. Horrekin batera, kearen eraginez, beste hainbat su-hiltzaile eta bizilagunek arnasa hartzerako orduan arazoak izan zituzten.
Suteak zanpatutako parkingaren inguruko bost eraikinetako 80 biztanleek euren etxeak laga behar izan zituzten. Hala, Jose Zorrilla kaleko, 8, 12, 14 y 16 zenbakietako bizlagunak, Bagatza Ikastxetxe Publikora trasladatu zituzten, goizeko 8.00etan euren etxeetara itzultzeko aukera izan zuten arte. Dena den, bizilagun horiek ez dute erabateko normaltasuna berreskuratuko. Izan ere, nahiz eta udal teknikoen lehenengo ikerketek kalte egituraketak baztertu, 140 kotxe sartzeko lekua duen garajean «zurkaizketa» batzuk egin beharko dituzte.
Goizeko hasierako orduetan, gertaera «kale borrokarekin» lotu bazuenik izan bazen, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria kasurako, orduak pasa ahala, bestelako erreakzioak izan ziren. Horiek hala, jarduneko Barakaldoko alkateak, Tontxu Rodriguezek, kaltetutako garajean «arrisku taldeko partaide izan litezkeen zinegotziak edota poliziakideen inolako kotxerik ez zegoela» ziurtatu zuen.
Horrekin batera, suaren arrazoien inguruko ikerketa «zabalik» dagoela adierazi zuen. Horiek hala, «kontuan hartzen ari diren edozein aukeraren berri ematea benturatzea» arriskutsua izan litekeela nabarmendu zuen.
«Ez da eragindakoa izan»
Erabat kiskalita geratutako kotxe batetik kanping gas bonbona bat topatu zutela baieztatu zuen, baina garajeko trastero batetik etor zitekeela argitu zuen Rodriguezek.
Alde horretatik, inolako alarma sozialik ez sortzeko, ikerketak bukatu arte «beharrezko arreta eta kezka maila gorena mantentzea» eskatu zuen jarduneko Barakaldoko alkateak.
Horretaz gain, larunbata arte indarrean Barakaldoko Udalbatza osatzen duten taldeek, PSE, PNV, PP eta EBk, kaltetuenganako «elkartasuna» adierazi zuten ere bai.
Adierazpen horien ostean, Lakuako Barne Sailaren konfirmazioa ailegatu zen. Europa Press agentziak zabaldu zuenez, Javier Balzak zuzentzen duen Departamentuaren arabera, «Barakaldoko sutea ez da eragindakoa izan eta ez du zerikusirik kale borrokarekin».
Suak kalte material handiak eragin zituen kotxeen artean. Hala ere, pertsonen artean, soilik kolpe bat hartu zuen suhiltzaile batek behar izan zuen mediku-laguntza. Horretaz gain, hainbatek arnasteko arazoak izan zituzten.
Eguneko lehen orduetan kale borrokaren zantzuetaz aritu izan zen. Hala ere, arratsaldean, Lakuako Barne Sailak, hipotesi hori baztertu zuen. Are gehiago, sua ez zela «eragindakoa» nabarmendu zuten.
Vista «la magnitud» del incendio registrado en Barakaldo, la Ertzaintza se dedicará a inspeccionar «de forma pormenorizada» y «uno por uno» todos los vehículos que han resultado calcinados. Así las cosas, todo indica que las labores policiales todavía se prolongarán durante varios días.
A pesar de ello, Interior de Lakua adelantó que «las pesquisas llevadas a cabo sobre las personas residentes en el edificio afectado, los vehículos o posibles objetivos, no hacen sospechar que se trate de un acto de violencia callejera o provocado, al no hallarse ningún indicio». Asimismo, la Ertzaintza confirmó que la bombona de gas encontrada en el interior del parking era propiedad de uno de los vecinos del inmueble, quien la tenía guardada de un armario ubicado en la pared. Después de escuchar estas explicaciones, el Departamento comandado por Javier Balza descartó que la bombona formase parte de ningún tipo de artefacto.
Por otra parte, los edificios afectados por el fuego no presentaron daño estructural alguno tras el incendio, pero el garaje privado si que requerirá de algún tipo de apuntalamiento.