GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gizon bat kolpez hil dute Baionan, ustez etxera gonbidatu zituen hiru lagun

Asteartetik asteazkenerako gauean 77 urteko gizon bat kolpez hil zuten Baionan. Ustez, bere etxera gonbidatu zituen hiru pertsonak egin zuten. Poliziak susmagarraiak atxilotu ondoren, hilketa aitortu egin zuten.

GARA |

Baionako geltokiaren auzoko Maubec karrikan bizi zen 77 urteko Gilbert Teil erretreta. Inolako armarik erabili gabe, hankaz eta oin kolpez hil zuten. Atzo goizean jubilatua hiltzea aitortu zuten bi gizonak eta emakumea kale berean bizi ziren. Hildakoak susmagarriak etxera gonbidatu zituen, baina sobera edan ondoren egoera okertu zen eta bortxakeria hasi zen.

Erasoa asteartean gertatu zen, gaueko hamarrak aldera. Horren ondoren, aipaturiko emakumeak suhiltzaileak deitu zituen gizon bat zauritua zegoela esateko. Baionako ospitalera eraman zuten baina gaueko ordu bietan zendu egin zen. Polizia ere joan zen Baionako Maubec karrikako etxera eta bertan emakumea eta gizonetako bat atxilotu zituen. Hurrengo egunean karrika berean lanetan zegoen beste etxe batean atzeman zuten erasoaren hirugarren susmagarria.

Aitorpena

Atzo goizean hiru susmagarriek Gilbert Teil jauna hiltzea aitortu zuten, nahiz eta hilketarako asmorik ez zutela esan. Epailearen aurrean agertu beharko dira eraso fisikoak egitea leporatuta.

Teil jaunak kalean bizi den jendea etxera gonbidatzeko ohitura omen zuen bere bakardadea estaltzeko. Dirudienez, horrelako gaualdiak ohikoak ziren hildakoaren etxean; arazoa alkohola izan omen zen astearte gau horretan.

Alkohol sobera

Kalean bizi ziren bi gizon eta emakume bat izan ziren, ustez, erasotzaileak. Horrelako gaualdiak ohikoak ei ziren hildakoaren etxean, baina oraingoan arazoa alkohol sobera edatea izan zen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo