Kantu Zaharren Eguna 6. aldiz eginen dute aurten, irailaren 16an, Senperen
Bada orain zenbait urte Senpereko Oxtikenekoak elkarteko kideak badabiltzala kantu zaharrak biltzen eta publikoaren esku uzten, animazio ezberdinen bitartez. Aurtengo edizioak Zuberoako kantuak omenduko ditu. Antolatzaileek Jean-Mixel Bedaxagar zuberotar kantari ezaguna gonbidatu dute. Senpere aldeko kantari gazteei ere egin diete gonbita. Kantu bazkaria 12.00etan izango da Oxtikenekoak etxean. Tokia neurtua izanik, lehen 70 izenak hartuak izanen dira (Prezioa: 25 euro). Izen-emateak: Senpereko Turismo Bulegoan: 05 59 54 11 69; edo Oxtikenekoak elkartean: www.eke.org/partaideak/oxtikenekoak/.