Andoaingo Udalak gaztetxoen arteko XI. ipuin lehiaketaren deialdia zabaldu du
Andoaingo Udalak, Martin Ugalde idazlearen ipuingintza oparoa kontuan harturik, Andoain, Aduna, Asteasu, Amasa-Villabona, Larraul eta Zizurkilgo gaztetxoen arteko XI. Ipuin Lehiaketa baten deialdia egin du. Gaia librea izango da eta hizkuntza euskara da. Ipuin lehiaketara 10 urtetik 17 urte bitarteko neska-mutil orok aurkez dezake bere ipuina. Lanak egile bakarra izan behar du. Lan bakoitzaren bost kopia eman beharko dira urriaren 11 bitartean, egun hori barne, goizeko 10etatik 13etara, Bastero kulturguneko idazkaritzan.